Berriak

2019/7/29 Ingurumen albisteak

Hiri-baratzetako jakiak kontsumorako seguruak dira

Hiri-baratzeetako janaria herritarren gehiengoaren osasunarentzat arriskutsua izatearen ideia ezeztatu du Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko ikertzaile talde batek. Aditu hauek doako tresna libre bat eratu dute, EnviroPRA izenekoa, eta, honek hirietako nekazaritza segurua den edo ez aztertzen du. 

Ikertzaileok modeloak optimizatu dituzte, probabilitateen azterketaz, eta, erakutsi dutenez, Madrilgo hiri-baratzeetako erabiltzaileek kontaminanteekiko esposizio maila baxua da, osasun-maila arriskutsua ez gainditzeko modukoa, alegia. Dena den, azterketon xehetasun maila handitzea eskatu dute ere adituek. 

Bertako herritarren xehetasunen datuen erabilerak arrisku-maila dezente txikiagoak erakutsi dituzte balore orokorrekin erabilitakoek baino; eta, gainera, probabilistikaren estimazioaren bitartez ari txikiagoak izan ziren. Emaitza gehien baldintzatu zuten aldagaiak bisita-maiztasuna eta baratzetako barazkien kontsumoa izan dira. 


Informazio guztia: https://elpais.com/sociedad/2019/07/22/actualidad/1563798262_670422.html