Berriak

2018/7/10 Ingurumen albisteak

Hil ondoren ere kutsatzen jarraitzen dugu?

Hiltzen garenean, zer ingurumen ondorio eragiten dituzte gure gorpuzkiek? Agian galdera makabroa da, baina badu funtsa. Gure gizarteko hileta-modu nagusiak dira errausketa eta ehorzketa eta batak zein besteak, ingurumenari eragiten diote nolabait.

Errausketaren metodoak karbono oxidoak, dioxinak eta bestelako gai kutsakorrak isurtzen ditu atmosferara (gorputz batek 27 kilo karbono dioxido isurtzen ditu erraustean, batez beste), eta ehorzketak hilerri batean dituen ondorioak materia organikoen zabortegi baten antzekoak dira, bere diluzio eta lur eta akuiferoetan materiala barreiatzeko arriskuekin, hilotzen deskonposaketak balizko kutsagai kimikoak askatzen baititu, hala nola karbonoa, amoniakoa, kloruroa, sulfatoa, sodioa edo potasioa, besteak beste. Horregatik hilerreik bereziki lur egokiak bilatzen dituzte (solteak, porotsuak eta hezetasun gutxirekin), bai eta biodegradagarritasuna arintzen duten substantziak gehitu eta akuiferoaren mailarik gorenaren eta hilkutxen oinarrien artean gutxieneko distantzia utzi.

Errausketa saihesten duten tekniketako bat da hidrolisi alkalinoa (ez dago baimendua Espainian). Teknika horren bidez gorpuzkiak altzairuzko zilindro batean sartzen dira, potasio hidroxidoz eta 170ºC-tan dagoen urarekin eginiko nahasketa batekin batera. Gelditzen den hondakin solido bakarra da kaltzio-fosfatozko matrize bat, jatorria hezurretan duena, gatz pixka batera murriztua.

Beste alternatibetako bat 'Promession' izango litzateke, alegia gorpuzkia izoztea, haustea eta likidotzea, material organikoz osatutako pastilla bat lortu artea.

Beste albisteak

Berrien zerrendara itzuli