Berriak

2019/6/25 Cristina Enea Fundazioa

Hemen dugu Udako zinema parkean

Miquel Apariciren obrak material birziklapena maila gorenera eraman du arte bilakatuz. hau da bere 'Zooteka' erakusketan ikus dezakeguna Cristina Enean uda honetan. Hori dela eta, aurten ere Udako zinema parkean proiekzio-saioa antolatu dugu. Hala, abiapuntu gisa erakusketa hartu dugu, eta, bi filma klasiko bezain eder hautatu, familia guztiarentzako direnak, eta, doan. 

Honako hauek dira bi filmak: 'El jovencio Frankenstein' eta 'El mago de Oz', doan ikusteko aukera izango duzue Cristina Enea parkeko sarreran ekainaren 28an, eta, uztailaren 5ean, hurrenez hurren, 22:30etan, Cristina Enea Fundazioak. Anima zaitezte!

Sesioetakoren bat edo biak, eguraldi kaxkarra dela bide, bertan behera geratuko balira, uztailaren 12 eta 19ra atzeratuko genituzke.