Berriak

2019/9/16 Ingurumen albisteak

Hemen dira berriz beirazko itzultzeko ontziak: osasuntsu eta ekologikoak

Tabernan, garagardoa edo freskagarria edaten dugunean, kamareroa arduratzen da guk beirazko botila ez eramateaz. Zergatia: edarion banatzaileari itzultzen dizkio botilak, eta, honek, ontziaren balioa itzultzen dio. Etxeetan, berriz, sistema honek orain dela hamarkada asko funtzionatzen zuen Espainian, baina galdu egin zen, eta, erabilera bakarreko plastikoak ordezkatu zuen; hau, ordea, azken urteotan berreskuratzen ari da. 

Bizitzeko modu osasuntsuagoak eta ingurumenaren aldeko kezkak izan dira, hain zuzen ere, itzultzeko ontzien etorreraren zergatiak; birziklapena baino hobea den kontsumitzeko-era dugu, gainera. Izan ere, botilok ez dira tenperatura altuko makina batzuetatik pasa behar ontzi berriak sortzeko, baizik eta garbitu egiten dira eta berriz erabili, edari berdinarekin. Honek energia-kontsumoa murrizten du eta, noski, hala materiala %100 probesten da hainbat bider. Birziklapenean bidetik ontziaaren hainbat parte galtzen direlako. 


Informazio gehiago