Berriak

2019/8/13 Cristina Enea Fundazioa

Hamakenea: parkeaz gozatzeko beste modu bat

"Parkeaz beste perspektiba batetik gozatzeko aukera eskaintzen duen hamaka instalazio bat da", azaltzen du Hamakenea ekimeneko arduradun Eneko Calvok. Donostian aitzindari izan den eta Cristina Enea Fundazioak sustatu duen proiektuak 2018ko udan izan zuen lehenengo esperientzia, eta aurten berriz ere eskaintzen du atseden hartzeko eta parkeaz modu lasai eta atseginean gozatzeko aukera.

Estilo ezberdineko 8 hamakaz osaturiko bilduma da Hamakenea, guztiak parkearen hego magalean kokatuak, non bisitariek etzateko eta erlaxatzeko aukera baituten: "Uda gerturatzen doan heinean Hamakenea instalazioaren inguruan galdetzen digu jendeak, probatu dutenei asko gustatu zaielako eta errepikatu nahi dutelako, iazko arakastaren ondoren", adierazi du Calvok.

Instalazioak haur eta helduentzako hamakak eskaintzen ditu eta "irailaren 15 arte egongo da irekita".