Berriak

2018/6/13 Ingurumen albisteak

Gizakiaren jarduera-zantzurik gabeko mundu mailako baso-paisaiaren azalera %7 jaitsi da 13 urtean

Mundu mailan bere horretan dagoen baso-paisaia azalera, gizakiaren jarduera zantzurik gabekoa, %7,2 murriztu da 2000. urtetik 2013ra, "Science Advances" aldizkari zientifikoak argitaratu duen albiste baten arabera.

Urte hauetan izandako aldaketak monitorizatzeko Google Earth-eko irudiak eta gobernuen datuak erabili ditu AEBetako Maryland Unibertsitateko geografia irakasle Peter Potapovek eta bere taldeak.

Ikerketaren arabera, modu naturalean zuhaitzik gabe geratu diren baso- eta ekosistema-mosaikoz osatutako  919.000 metro karratuko lurrazala galdu zen mundu mailan aipatutako denbora-tartean.

Gune tropikalak izan ziren baso-paisaia horren %60aren murrizpenaren erantzuleak, %21ean murrizpen hori ekuador inguruan gertatu zen eta gainontzeko %19an Eurasiako eta Ipar Amerikako baso borealen iparraldean.

Gizakiaren jarduera zantzurik gabeko lur-eremuaren murrizpenaren erdia baino gehiago 3 herrialdetan gertatu da: Errusian 179.000 kilometro karratuko galera), Brasil (157.000) eta Kanada (142.000).

Galera horren arrazoi nagusia egur-erauzketa izan zen (%37). Ondoren datoz nekazaritzaren zabalpena eta azpiegiturak eraikitzearen ondorioz izandako baso-suteak, %27 eta %21, hurrenez-hurren.

Ikerketaren egileek azpimarratu egin dute baso-paisaietako gizakiaren jarduera-zantzurik gabeko eremuen garrantzia, Lurreko karbono metatzea eta bioaniztasuna egonkortzen dituzte, bai eta animalia-espezieei habitat handiak eskaini ere.

2011 eta 2013 artean erabili gabeko baso-eremuen galeraren erritmoa hirukoiztu egin zen, duela 10 urteko datuekin alderatuta.


Jatorrizko albistea osorik irakur dezakezu Efe.com webgunean, hemen.

Beste albisteak

Berrien zerrendara itzuli