Berriak

2017/11/10 Ingurumen albisteak

Gizakiak eragindako lehenengo klima-aldaketa duela 11.500 urte eman zen

Itsaso Hilean erauzitako sedimentu-lagin batean, aztertutako garaian tektonika eta klima erregimenekin bateragarriak ez diren arro mailako higadura garrantzitsuak aurkitu dituzte ikerlariek.

"Gizakia ingurumenean izaten ari den eragina arriskuan jartzen ari da planeta guztia", esan du azterketa burutu duen taldearen arduradun Shmuel Marco irakasleak, TAU Geozientzia Eskolako zuzendariak. "Ondorioz, behar-beharrezkoa da funtsezko prozesu horiek ulertzea. Lurreko geologian eta ekosistemetan gizakiaren eragin garrantzitsuaren hasierarako ebaluaketa kuantitatiboa eskaintzen du gure aurkikuntzak". Ikerketaren ondorioak Global and Planetary Change aldizkarian argitaratu dira.

Ikerketa Tel Aviveko doktoratu ondoko ikasle Yin Luk egin du, Haifako Unibertsitateko Dani Nadel eta Nicolas Waldman irakasleen lankidetzarekin. Itsaso Hilean sakonera handiko zuloketa-proiektuko zati bat izan da ikerketa, non Itsaso Hileko arroan 500 metroko sakonerako perforazio-nukleo bat aprobetxatu duten. Laginak azken 220.000 urteetako sedimentuen erregistro bat eskaini die ikerlariei.

Aurkitutako higadura Iraultza Neolitikoan gertatu zen, gizaki ehiztari eta uzta-biltzailetik nekazaritza eta asentatze kulturetara eskala handian emandako trantsizio garaian alegia. Aldaketaren ondorioz, planetako giza-populazioa esponentzialki hazi zen.

"Berezko landaredia uztek ordezkatu zuten, animaliak etxekotu egin ziren, artzaintzak estalki bejetal naturala murriztu zuen, eta deforestazioak artzaintzarako leku gehiago utzi zuen", dio Marcok. "Horren guztiaren ondorioz lurrazalaren higadura eta sedimentazioa areagotu zituen, Itsaso Hileko laginetan deskubritu dugun bezala".

Itsaso Hileko drainatze arroak laborategi baten papera betetzen du ulertzeko arro sakon bateko sedimentazio mailak klima-aldaketarekin, tektonikarekin eta gizakiak paisaian eragindako inpaktuekin duen harremana ulertzeko.

"Urtaroko uholdeek Itsaso Hilera eramandako hondar fina hiru aldiz handitu zela ikusi dugu", esan du Marcok. "Higadura areagotu hori ez da bateragarria Holozenoko tektonika- eta klima-erregimenekin, duela 11.700 urte Pleistozenoaren ondoren hasi zen garai geologikoa".

Perforazio-nukleoko lurrikara-erregistroa berreskuratzeko lanetan ari dira une honetan ikerlariak. "Laku-hondoko lurrikarek eraginda sedimentu-geruzek izandako alterazioak antzeman ditugu", esan du Marcok. "220.000 urteko memoria eskainiko digu, munduko lurrikara-erregistrorik handiena".


 

Jatorrizko albistea Europapress.es webgunean argitaratua.

Beste albisteak

Berrien zerrendara itzuli