Berriak

2020/6/26 Ingurumen albisteak

Genero-desberdintasunak abantaila ematen dio klima-aldaketari

Genero-indarkeriak eta egiturazko desberdintasunek komunitateek klima-aldaketaren ondorioetara egokitzeko eta bake eta segurtasun jasangarria lortzeko dituzten gaitasunak mugatzen dituzte, NBEko hainbat agentziak egindako ikerketa baten arabera.

Gaur egun, klima-aldaketak planetako txoko bakoitza ukitzen du, zenbait eskualdetan lehorte latzak eta gora egiten ari diren tenperaturak gosea eragiten dute, baita etxea eta bizibideak galtzea ere. Milioika pertsona arrisku larrian daude, batez ere emakumeak eta neskatoak, tradizionalki janariaren, uraren eta energiaren hornitzaileak baitira, baina baliabide gutxiago dituzte baldintza aldakorretara egokitzeko.

"Genero-dinamika horiek oraindik nahiko ezezagunak dira nazioartean, eta legedi falta dago. Generoaren, klimaren eta segurtasunaren arteko lotura erakusten du txosten honek ", adierazi du Inger Andersen Nazio Batuen Ingurumen Programako zuzendari exekutiboak hitzaurrean.

Izan ere, klima-krisia klimatik askoz haratago hedatzen da, eta horri benetan heltzeak generoaren, klimaren eta segurtasunaren arteko loturei helduko dieten erantzunak eskatzen ditu. Txostenak dioenez, genero-desberdintasunaren aurkako borrokan aurrerapen handiena duten herrialdeek ere klima-ekintzaren zantzu positiboak dituzte.


Informazio gehiago