Berriak

2018/7/11 Ingurumen Baliabideen Etxea

Gaur gauen airepeko zine-saioa Cristina Enea Parkean

“Jangoikoak ero omen daude” pelikularen proiekzioa gaueko 22:30tan Cristina Enea parkearen sarreran, guardaren etxearen eta haurren jolastokiaren ondoan.  

Kontaketa mitiko baten hasiera balitz bezala, egun batean, Kalahariko basamortuaren erdian, objektu misteriotsu bat erortzen da zerutik eta betirako aldatuko ditu Xi-ren eta boskimanoen tribuaren bizitzak. Nondik etorri da “opari” hori? Zertarako balio du? Norena da? Pixkanaka-pixkanaka, “inbasioak”, tribuaren elkarbizitza aztoratuko du, komunitatearen arazo- eta ezegonkortasun-iturri nagusi eta bizilagunen gatazka beliko-politiko bihurtzeraino. Tramankulu arraroa zerbait zoragarri izatetik zerbait maltzur izatera pasatuko da. Baina, zeri buruz ari gara? Zer da horrenbeste botere duen objektu hori? Afrikako tribu batera zerutik iritsitako Coca-Cola botila baten istorioa dugu hauxe.

Laurogeigarren hamarkadako bideoklub-saioen komedia klasikoa.

Fitxa teknikoa
The gods must be crazy
Zuzendaria: Jamie Uys, Hegoafrika. 1980
Iraupena: 109 minutu
Hizkuntza: V.O.S.E. (gaztelerazko azpitituloak)

Beste albisteak

Berrien zerrendara itzuli