Berriak

2019/2/22 Agora K2050

Garapen Jasangarrirako Helburuei eta 2030 Agendari buruzko hitzaldia

2015. urtean Nazio Batuen Erakundeak Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda onetsi zuen: herrialdeek eta gizarteek norbanakoen bizitza hobetuko duen bide berri bat hasteko aukera, inor atzean gera ez dadila ziurtatzeko helburuarekin gizarteratze ikuspegi bat proposatzen duelarik. Agendak 17 helburu ditu, besteak beste, pobrezia desagerraraztea, klima-aldaketaren aurka borrokatzea, hezkuntza, emakumearen berdintasuna, ingurumenaren defentsa, gure hirien diseinua... Helburu bakoitzak datozen 15 urteetan lortu behar diren helmuga espezifikoak ditu. Helmuga hauek lortzeko, nork bere partea burutu behar du: gobernuek, sektore pribatuak eta gizarteak, lokalki jokatuz.

Besteak beste, gizarte-justiziarekin, pobrezia errotik kentzearekin eta garapen-estrategiak planetaren mugetara moldatzeko beharraren onarpenarekin konpromiso handiagoa eskatzen duten erronka hauek gure artean zer suposatzen duten zuzeneko ezagutza izateko, Agenda 2030erako Espainiako Goi Mandatariaren Bulegoko Zuzendari Federico Buyolo izango dugu gurekin. Hitzaldia klima-aldaketari eskainitako Agora K2050 hitzaldi sortaren baitan kokatzen da.


Hitzaldia otsailaren 27an izango da, asteazkena, 19:00etan San Telmo Museoan (sarrera irekia eta doakoa, lekua bete arte).