Berriak

2020/5/22 Proiektuak

FruitOndoan ekimena sustraitu da bost fruta-arbola gune dituela Donostian

FruitOndoan proiektua iaz sortu zen, elkarte eta erakunde sozialak teknika ekologikoak erabiltzen dituzten fruta-arbolen sareari laguntzen inplikatzeko. Hala, otsailean, zehazki, gune berri bat landatu zen Donostiako Añorga auzoan. Horrekin, guztira, bost dira Donostian Cristina Enea Fundazioak modu ekologiko, parte-hartzaile eta iraunkorrean bultzatutako FruitOndoan izeneko ekimen berritzaile honetako bertako barietateetako fruta-arbolen bildumak hartuko dituzten lehen guneak. Gainera, elkarte, gizarte-erakunde eta abarrek modu kolektibo eta parte-hartzailean zaindu eta mantentzen dituzte.

Izan ere, hiri-eremuetan tokiko barietateetako fruta-arbolak egoteak aukera ematen du landatutako biodibertsitatearen garrantzia eta hiriko eta hiri-inguruko nekazaritza ekologikoaren ahalmenak ikusarazteko. Tresna oso praktikoa eta interesgarria da herritarren artean elikadura-, lurralde- eta ingurumen-gaiei buruzko hausnarketa sustatzeko, gure auzo eta herrietako sare komunitarioa indartzeko. Eneko Calvo lankideak ekimenaren xehetasun guztiak azaldu dizkigu bideo honetan: