Berriak

2019/10/18 Ingurumen albisteak

Extinction Rebellion: zeintzuk dira munduko mugimendu ekologistako parte-hartzaileak eta zer aldarrikatzen dute?

Extinction Rebellion (XR) Londresen sortu talde ekologista bat da, eta, gobernuen ingurumen politiketan eragin eta horiek aldatzea du xede. 

Bere apostua "botere guneak era baketsuan okupatu eta ixtea" da, baina ez soilik britainiar hiriburuan; Berlin, New York edo Sidney bezalako beste mundu-metropoli batzuetan ere jarduten dira.

Urriaren 7tik aurrera erakunde honek hamabost eguneko desobedientzia zibilari ekin zion mundu osoko 60 hiritan -Madriletik hasi eta Cabo Hiriraino-. Xedea: politikarien akzio eza "kriminala" eta "klima eta ekologia larrialdia" salatzeko.  


Informazio gehiago