Berriak

2019/4/9 Ingurumen albisteak

Europar Batasunak 2021ean erabilera bakarreko plastikoak debekatzea hitzartu du

Komunikatu ofizial baten bidez, Europar Parlamentuak konfirmatu du lehenxeago National Geographicek iragarritakoa: erabilera bakarreko plastikoek ez dute asko iraungo Europar Batasunean. Izan ere, Europar Batasunak eta Kontseiluak azpimarratu dutenez, itsasoan amaitzen duten eta desagertzeko ehunka urte behar dituzten hondakinen inguruko akordio bat berretsi dute. Planetarentzat oinarrizkoa den neurria, eta, ezbairik gabe, ingurugiro arazo handi honen inguruan jendarteak duen kontzientziazio maila gero eta handiagoa ere erakusten duena. 

Egoera jasangaitza baita. Itsas-zaborraren %80 baino gehiago plastikoa delako. Izan ere, naturara helduz gero, deskonposaketa oso-oso motela da. Honek, itsaso, ozeano eta hondartzetan gertatzen den zabor bilketa dakar. Makina bat animaliak irensten du eta hil, edo kate trofikora pasatzen da eta, azkenean, gure eskuetan amaitu. Dortoka, txori, foka, bale... Itsas-animalia bat ere ez da plastikoaz salbu. 


Iturria: https://www.nationalgeographic.com.es/mundo-ng/actualidad/ue-acuerda-prohibir-plasticos-solo-uso-2021_13695