Berriak

2018/3/5 Ingurumen albisteak

Europak lagun diezaioke mehatxatutako Artikoari

"Ingurumena Artikoan - Artiko aldakor baten inguruko Europako ikuspegia" izeneko Europako Ingurumen Agentzia-EIAren azterketa berriak dio Artikoko ingurumena presio garrantzitsupean dagoela klima-aldaketaren, garapen ekonomikoaren, bioaniztasunaren galeraren, espezie inbaditzaileen mehatxuaren eta aldaketa eragiten duten beste aldagai batzuren konbinazioagatik. Presio horiek inpaktu metagarriak dituzte batik bat bertako lurraldean eta biztanleetan, baina baita Europan ere eta, klima eta itsasoaren maila arautzeko Artikoak duen gaitasunagatik, mundu osoan ere.

Txostenaren arabera, Europak zeresana dauka Artikoak pairatzen dituen aldaketetan, baina Europar Batasunak eta bere estatu-kideek paper baikorra bete dezakete hainbat esparru politikotan, esaterako:

  • Klima-aldaketaren inpaktoak eta epe-luzeko kutsadura txikitu
  • Lurralde artikoko osasuna eta bizitza-maila hobetu
  • Lurralde artikoko ekosistemen klima-aldaketara egokitzeko gaitasuna indartzeko ezaguera-oinarria hobetu
  • Ekonomia zirkular baterako trantsizioaren bidez lurralde artikoko natur-baliabideen inportazioak murriztu
  • Baliabideen kudeaketa jasangarrian aurrerapausoak eman
  • Nazioarteko erantzuna behar duten auzietan aktiboki inplikatu

Atzeraldi ekonomikoak eta oinarrizko produktuek mundu mailan izan duten prezio-aldakortasunak Artikoko inbertsioetan desazelerazioa eragin dute, lurralde hartako ekosistemen konplexutasuna hobeto ulertzeko eta teknologia garbiagoak garatzeko denbora gehiago eskainiz. Txostenak dio aukera hau aprobetxatu behar dela eta ez dela nahikoa Artikoko aldaketak dokumentatzean harreta jartzea.

Txosten berria Europar Batzordeak, Kanpo Ekintzako Europako Zerbitzuak eta Finlandiako Atzerri gaietako Ministerioak elkarrekin antolatutako «Artiko jasangarria: ikuspegi berritzaileak» izeneko goi mailako ekitaldian aurkeztu da.

Eskuratu txostena hemen.