Berriak

2019/5/22 Cristina Enea Fundazioa

Etxebizitzen eraikuntzari eta zaharberritzeari lotutako jasangarritasunaren inguruan uda-ikastaroa antolatu du Cristina Enea Fundazioak

Cristina Enea Fundazioak, Kutxa Ekogunea eta Kursaal Green enpresarekin batera, UPV/EHUko uda ikastaroen esparruan dagoen Eraikuntzen interakzioa osasunean eta material eraginkorrago, jasangarriago eta osasuntsuagoei buruzko joera berrienak ikastaroa antolatzen du. Ikastaroa Donostiako Miramar Jauregian ospatuko da ekainaren 24an eta 25ean, eta matrikula egiteko epea dagoeneko irekia dago.

Ikastaroan goi mailako adituek parte hartuko dute, eta etxebizitzen eraikuntzari eta zaharberritzearen arloan jasangarritasunaren inguruko terminologia berriaren esanahia eta bakoitzaren erabilera egokia ezagutaraziko dute. Bestalde, eraikiriko guneen eta bertan bizi diren pertsonen osasunaren artean ezartzen diren harremanak agerian jarriko dira, arloko eragileei material, produktu eta teknika berritzaile, gaur egun guztiz aplikagarriak direnei buruzko informazioa eskainiz.

Aurrekariak
Neolitoan, giza espeziea leku jakin batean kokatzera eta nekazaritza garatzera igaro zen, eta, ondorioz, etxebizitza izan zen konpondu beharreko lehen arazoetako bat. Gertaera historiko horretatik abiatuta, eraikuntzako teknikak, arkitekturari bidea emango ziotenak, pixkanaka eboluzionatuz joan dira, espazio horietan bizi diren pertsonentzat gero eta osasun baldintza eta erosotasun handiagoa lortu arte diseinuak, eraginkortasuna eta bizigarritasuna hobetzeko. Aldi berean, eraikuntzarako erabilitako lehengaiak ere denboran aldatuz joan dira, eta, hasieran, material naturalak lortzeko errazak zirenak, industriak garatutako material eta substantzia eraginkorrago eta ekonomikoagoei bidea eman diete. Tartean, hainbat ikerketek frogatu dute material berri horietako askok eragin zuzena dutela, zeharka edo zuzenean, espazio horietan bizi diren pertsonen osasunean. Horregatik, industria-sektore askok ikerketa lerroen alde egiten dute, naturan oinarritutako belaunaldi berriko materialak garatzen dituztenak, guztiz funtzionalak, ekonomikoki bideragarriak eta osasunean inpaktu minimoa dutenak.


Egitaraua eta izen-emateak, hemen.