Berriak

2019/9/13 Bizikletaren Behatokia

#Erronkleta. Erabili bizikleta, puntuak pilatu eta irabazi sariak Mugikortasun Jasangarriaren Astean

Europar Batzordeak, Social Biking Challenge ekimenaren eta mugikorretarako BikePrints aplikazioaren bidez, bizikleta bidezko mugikortasuna sustatu nahi du, eta horretarako gizarte guztia mugikortasun jasangarriarekin lotuko duen erronka bat antolatu du. Erronka irailaren 16an hasiko da, Mugikortasunaren Europar Astearen hasierarekin batera, eta 3 astez egongo da indarrean.

Parte hartzeko beharrezkoa da mugikorretarako BikePrints aplikazioa eskuratzea (eskuragarri iOS eta Android-erako). Aplikazioaren bidez erabiltzaileak bere joan-etorrien jarraipena egin dezake, Europako gainontzeko hirietako parte-hartzaileekin lehian aritu ere. Lehiaketa hiru fasetan garatuko da (banaka, bikoteka edo taldeka), eta egindako distantziaren arabera irabazten dituzte puntuak parte-hartzaileek; puntu hauek sari bihur litezke.

Erronka, irailak 16 eta urriak 6 artean garatuko da, Mugikortasunaren Europar Astearekin batera, eta Donostia izango da EAEko hiri-partehartzaile bakarra. Lehiaketak ondorengo faseak izango ditu:

  • Banakako fasea: Irailak 16 (00:01) – Irailak 22 (00:00)
  • Binakako fasea: Irailak 23 (00:01) – Irailak 29 (00:00)
  • Taldekako fasea (4 pertsona): Irailak 30 (00:01) – Urriak 6 (00:00)

Sariak
Cristina Enea Fundazioak eta Donostiako Udalak ondorengo sariak emango dituzte:

7 sari, fase bakoitzeko irabazleentzat: 7 opari-txartel tokiko bizikleta denda batean (50 €tako balioa)

Zozketa bidez emango diren 30 sari (10 fase bakoitzeko):

  • 20 sari. Bizikleta puntuan jartzea saridunak aukeratutako tokiko bizikleta denda batean (25 €tako balioa bakoitzak)
  • 10 sari. Babestutako aparkalekuetan bizikleta gordetzeko hiru hilabetetako abonua (18 €tako balioa bakoitzak)

10 sari adingabeentzat: Bizikleta puntuan jartzea saridunak aukeratutako tokiko bizikleta denda batean (25 €tako balioa bakoitzak)

Europar Batasunak emandako sariak ere egongo dira (kaskoak, kirol-jertseak, zelak, puzgailuak, kamerak...).

Gainera, parte hartzegatik soilik kamisetaz, zela-estalkiz eta botilaz osatutako kita ere jaso dezakezu (aleak agortu arte), Cristina Eneako Ingurumen
Baliabideen Etxean jasoko dira kit hauek.

Nola lortu daitezke sariak?
Aplikazioak parte-hartzailearen mugimendua erregistratzen du, eta ibilitako kilometroak puntu bihurtzen ditu; horrenbestez, 1 km = 1 puntu.
Binakako eta 4 pertsonez osatutako taldekako faseetan “puntu sozialak” lor daitezke ere: bikoteak edota taldeak egindako ibilbide bera egiteagatik lortzen diren puntuak dira (ibilbide bera egiteagatik lortutako puntuak), eta gainera, ibilbide bera elkarrekin egiten bada, aldi berean, puntu gehiago lortzen dira (bizikletaz elkarrekin aritzeagatik eskuratutatko puntuak).
Sari bat irabazteko aukerak zuzenean daude egindako distantziarekin proportzioan. Beraz, parte-hartzaile batek zenbat eta puntu gehiago lortu, hainbat eta handiagoak izango dira sari bat irabazteko aukerak.

Fase bakoitzaren amaieran parte-hartzaileek saria irabazi ote duten eta sailkapeneko norberaren postua jakingo dute. Adin txikikoentzat bereziki gordetako sarien kasuan, lehiaketan zehar kilometro gehien osatzen dituzten 10 adingabeei emango zaizkie (betiere beste faseetako batean ere saririk irabazi ez badu). Europako sariak Europa mailan kilometro gehiago egin dituzten parte-hartzaileei ematen zaizkie.

Murrizketak
45 km/h-z gorako batez beste abiadura duten bidaiak lehiketatik baztertuta daude. Parte-hartzaileek ezin dute egunean 35 km-tik gora egin (muga horretatik gora, txirrindulariek ez dute punturik jasoko).