Berriak

2019/6/18 Ingurumen albisteak

Energiak herriak berritzen ditu: Extremadura irakiten ari da eguzki-energiarekin

"Ahal duzuna egin ezazu, duzunarekin, zauden tokian zaudela". Esaldia Theodore Roosvelt estatubatuar presidentearena bada ere, Logrosán Caceresen kokatu herriko bizilagunek egin dutena ere primeran adieraziko luke. Izan ere, herriak lursail zabalak baititu, eta, eguzki-ordu asko egunero. Honek Espainiako parke fotoboltaikoen garapenaren erreferente bilakatu du Logrosán. 

Urte asko igaro dira Logrosanek bere meatze-bizitza lurperatu zuela, Espainian produzituriko kaltzio-fosfato kopuruaren erdia eskuratu zuten bertan, eta, fertilizante kimikoak egiteko erabili. Orain, bizilagunak eguzkiari so dira, herriarentzako ongizatea eta errekurtsoak eskuratzeko iturri aparta gisa ikusten dutelako

Uneotan hamabi parke fotoboltaiko daude eraikitze-prozesuan, eta, beste 61 proiektu tramitatzen ari dira -horietatik hogeita bostek onarpen administratiboa badute jada-. Hala, Extremadura irakiten ari da eguzki-energia fotoboltaikoaren negozioarekin, eta, Logrosán eredu argia da denentzat. 


Informazio gehiago: https://www.larazon.es/sociedad/medio-ambiente/la-energia-que-renueva-los-pueblos-extremadura-bulle-con-la-energia-solar-FD23750270