Berriak

2019/10/23 Ingurumen albisteak

Elikadura giltza izango dugu klima aldaketari aurre egiteko

Ez dugu asko erreparatzen klima aldaketaz ari garenean, baina ozeanoen ostean, lurra da karbono estolda-zulorik handiena munduan. Honen haritik, Klima Aldaketari buruzko Nazioarteko Aditu Taldeak lurraren eta klima aldaketaren arteko harremana aztertzen duen txosten bat argitaratu berri du.

Bere lan sasoian egiten duen hiru txosten berezietatik bigarrena dugu honakoa, eta, 2021erako aurrikusirik den seigarren ebaluazio txostenarekin amaituko da, gainera. Lehen txosten berezia 2018. urtean plazaratu zen, eta, 1,5 gradutako munduaren beroketaren eragina jorratu zuen. Azkena, ozeanoei buruzkoa, irail amaieran argitaratu zuten. 

Aditu taldehonen txosten berezi berriaren arabera, ezinezkoa izango da tenperatura maila normal batzuetan izatea, harik eta janaria produzitzeko modua eta lurraren erabilera sakonki aldatzen ez baditugu. Dokumentua egiteko erabili dituzten bi urteetan, adituek klima aldaketaren eta lurraren arteko harremana aztertu dute bi norantzatan: lurra erabiltzen dugun moduak nola eragiten duen klima aldaketan, eta, nola klima aldaketak gure lurrari eragiten dion. 


Informazio gehiago