Berriak

2018/1/12 Ingurumen albisteak

Ekitaldiak antolatzeko irizpideen liburuxka argitaratu du Saretuzek

“Ekitaldi” bat espazio zehatz batean eta denboraldi zehatz baterako jarduera planifikatu bat da, sozializaziorako ingurune bat sortuz eta pertsona multzo bat barneratuz. Saretuz-etik, ekitaldiak antolatzeko orduan, jasangarritasuna zeharkako moduan irizpide bezala barneratzeko garrantzia nabarmendu nahi dute. Horretarako berriki argitaratu dute ekitaldi jasangarri, inklusibo, jator, atsegin eta sormenezkoak antolatzeko txostena.

Material hau, bizitzaren jasangarritasuna eta kontsumo kontziente, arduratsu eta eraldatzailea, eragile, elkarte edota pertsona desberdinek antolatutako ekitaldietan barneratzeko helburuarekin planteatzen da, askotan ahaztuta geratzen diren hainbat alderdiren inguruan kontzientzia hartzeko. Alderdi hauek, era berean, jardueraren antolakuntza prozesua eta gauzatzea egokiagoa eta eraikitzaileagoa izan dadin lagun diezagukete. 

Are gehiago, ekitaldi jasangarriak antolatzeko eta garatzeko ardura duten pertsonei lana erraztea da; era berean, jasangarritasuna ingurumena baino gehiago dela gizarteari ikustera ematea eta kontzientzia hartzea. Horrez gain, edozein jarduera edo gertakaritan aplikatua eta zeharka erabil daiteke eta erabili behar da.

Lan honetan, ekitaldiak sor ditzakeen eragin posibleen inguruan, hausnarketa egin behar den fase desberdinen definiziotik, ekitaldia beraren definizioan, garapenean eta ebaluazioan antolatzaileen aldetik kontutan hartu beharreko gai nagusietaraino. Hori guztia, lan hau egituratu dugun kultura-hezkuntza, gizarte, ingurumen eta ekonomia ezaugarriak kontuan izanik eta ekitaldietan jasangarritasunaren planifikazioa, jarraipena eta ebaluazioa errazten duten tresna praktikoak eskainiz.


Argitalpena lotura honetan dago eskuragarri (euskaraz) eta beste honetan gazteleraz.