Berriak

2018/7/5 Ingurumen Baliabideen Etxea

Eguraldi txarraren ondorioz, bertan behera gelditu da H. Miyazakiren “Haize-Aranako Nausicaä" pelikularen emanaldia

Uztailak 6eko, Aitziber Garmendia eta Getari Etxegarai aktorekin aurreikusita dagoen zuzeneko komedia-saio berezia mantentenduko da, "Attack of the killer tomatoes" (John De Bello ) filmaren emanaldiarekin. Eguraldi ona izanez gero, ohiko tokian eskeiniko da, euria badago, Donostiako Ingurumen Baliabideen Etxean izango da.

Eta bi emakume aktorek, euren komentario eta ahotsekin, pelikula bat inbadituko balute, non tomate mutante batzuk, suntsitzeko asmoarekin, Lurra inbaditu duten? Horixe da saio honekin proposatzen dizueguna: Aitziber Garmendiak eta Getari Etxegaraik Z serieko pelikula hau aukeratu dute zuzeneko komedia-saio berezia egiteko. Pestizida batez kutsatutako tomate-uzta bat frijitukia edo Bloody Mary bihurtzeko patu krudelaren kontra errebelatzen den bitartean, Aitziberrek eta Getarik mikroak hartuko dituzte zuzenean pelikulari buruz hitz egiteko: abestu, kontatu, inprobisatu, errimatu eta, pelikula, umoretik inbaditu. Tomate-saltsa ederra!

Beste albisteak

Berrien zerrendara itzuli