Berriak

2019/2/20 Proiektuak

Donostiara heldu da 'KarbonEZtatu zaitez! Ez da gutxi eta…' proiektua

Ane Oyarbide Donostiako Udaleko Ingurumen zinegotziak elkarraldi bat izan du, bideokonferentziaz, Santiagoko Udaleko Xan Duro bere homologoarekin, KarbonEZtatu zaitez! Ez da gutxi eta… proiektuaren harira, udal galiziar horrek ekimen aitzindari hori abian jarri baitu, eta Donostiako Udala atxiki egin zaio.

Trantsizio Ekologikorako Ministerioaren mendeko Fundación Biodiversidad-ek finantzatzen du helmen handiko proiektu hau, eta helburu du klima aldaketari aurre egiteko prest dauden pertsona taldeak antolatzea eta laguntzea, haien bizi estiloetatik karbonoa kenduta, hala, karbono gutxiago igortzen duten gizarteetarako trantsizio ekologikoa errazago bihurtzeko

Hainbat urtean Santiago Compostelako Unibertsitateko Gizarte Pedagogiako eta Ingurumen Hezkuntzako Iker Taldeak gaia jorratzearen jardutearen ondorioz sortu zen proiektua, eta, dagoeneko, Donostiara heldu da, Cristina Enea Fundazioari esker. Hala, astelehenean, otsailaren 18an, Ategorrieta auzoan bizi diren adineko pertsonek eratutako lantalde bat lanean hasi da, eta, 6 eta 8 aste bitarteko aldi batean, hezitzaileek eta adituek lagunduta, klima aldaketaren kausak eta ondorioak aztertu dituzte eta haietaz gogoeta egingo.  Bakarka nahiz taldeka bideratu beharreko ekintza multzo bat jasoko du emaitzak, berotegi efektuko gas gutxiago sortzeko. Santiagoko arduradunei helaraziko dizkiete ondorioak, proiektua eraginkorrago egiteko hobekuntza guztiak sar diezazkioten.

Hasierako lantalde horri beste bi elkartuko zaizkio Donostian: lehena, Altza eta Intxaurrondo auzoetako adineko pertsonek osatua, ustez, martxoaren 6an hasiko da, eta, martxoaren 30ean, Egiako emakumeek osatutako hirugarren lantalde bat hastea dago programatuta.