Berriak

2018/8/9 Ingurumen albisteak

Donostiako Udalak klima aldaketak hiriko hondartzen morfologian duen eraginaren analisiaren emaitzak aurkeztu ditu

Ikerketa, Aztiren laguntzarekin egina, Donostia aitzindaria izan da klima aldaketara egokitzeko politikak sustatzen. Mayors Adapt-ekin bat eginda eta 2017an Egokitzeko Plan bat onetsita, hainbat lan lerro ireki ziren; haien artean, ezagutza sortzea, bereziki erreparatuta udalerriko elementu eta sektore estrategikoei, besteak beste hondartzei.

Izan ere, bere izaeragatik, eta azken finean egokitzeko politiken azken helburua aurreikusitako eraginei aurrea hartzea delako, nolabaiteko ziurgabetasuna dago, eta horrek, zenbaitetan, erabakiak hartzea zailtzen du. Horregatik, zenbat eta zehatzagoak izan ikerketak eta zenbat eta gehiago aurreratu lan lerro horretan, orduan eta arrazoizkoagoak izango dira aurreikuspenak, eta zuzenagoa neurrien planifikazioa.

Testuinguru horretan, Klima aldaketak udalerriko hondartzetan dituen eraginen zenbatespena ikerketa sortu zen. Azti zentro teknologikoaren laguntzarekin egin da, eta handik atera dira klima aldaketaren eragin nagusien emaitzak eta eragin horiek ahal den neurrian arindu eta hondartzak kudeatzeko aholkuak.

Ikerketa Kontxa, Ondarreta eta Zurriola hondartzetara eta Santa Klara irlako hondartzara zabaldu da. Era berean, esan beharra dago eraginak zenbatesteko aplikatutako metodologiak horretarako bereziki egin dituela Kantabriako Unibertsitateko Instituto de Hidráulica Ambientalek (IHCantabria).

Analisiaren interesgune nagusia izan da kalkulatzea zenbateraino laguntzen dion itsasoaren maila igotzeak kosta lerroak atzera egiteari.

Emaitzek erakusten dute antzeko neurrian egin dutela atzera Ondarreta eta Kontxako hondartzetako kosta lerroek, batez besteko 4, 7 eta 14 metroko balioekin 2030, 2050 eta 2100. urteetarako, hurrenez hurren; atzeratze balio txikiagoak daudeSanta Klara irlari dagokionez, 1, 2 eta 5 metrokoa 2030, 2050 eta 2100. urteetarako, eta kosta lerroaren atzeratze handiagoaZurriola hondartzan, 7, 11 eta 24 metrokoa 2030, 2050 eta 2100. urteetarako.

Hondartzen morfologietan aurreikusitako eraginak arintzeko kudeaketa aholkuei dagokienez, elementu zurrunak eta islatzaileak eta atzeraemangunea kentzea eta hondartzaren gaineko aldean lekua uztea iradokitzen da. Kontuan hartu behar da, dena dela, azterketak uzten dituen ondorioetako bat dela ikerketa lerro horretan jarraitu beharra dagoela, hondartzek bereziki muturrekoagoak diren tokietan edo toki jakin batzuetan nola jokatzen duten hobeto jakiteko, leku horiei buruz ikerketa sakonago bat egin behar baita.

Ikerketa hau "Donostia egokitzen" proiektuaren lau lan ardatzetako bat da, eta eta Trantsizio Ekologikorako Ministerioaren Bioaniztasun Fundazioaren laguntza izan du.

Beste lan ardatzen helburuak hauek dira:

  • INFORMAZIOA HOBETZEA larrialdi egoerak saihesteko muturreko tiraina eta uholdeak daudenean, eta herritarrei emandako informazioa hobetzea mareografo bat jarriz eta app bat garatuz.
  • Klima aldaketak udalerriko ZERBITZU ETA AZPIEGITURA KRITIKOETAN duen eragina aztertzea, eta egokitzeko neurriak definitzea, hiri sistemaren erresilientzia hobetzeko klima aldaketaren eraginen aurrean.
  • 27. Poligonoko ubide eta ibarren azterketa hidrauliko eta hidrologikoa egitea, gune horretako SANEAMENDU SAREAN sar daitekeen ZAMA MODELIZATZEKO.

Informazio gehiago hemen.