Berriak

2019/7/12 Ingurumen albisteak

Desertifikazioa ere itsasoaren azpian zabaltzen ari da

Basamortuez hitz egiten dugunean urruneko lekuetako paisaia bakartiak, bizigabeak datozkigu gogora. Krisi-klimatikoak irentsitako lekuak. Akaso berreskuraezinak, lur pitzatutako ingurumariak, eguzkiak kiskaliriko zoru amaigabeak. Baina 'basamortu' berbaren esanahia itsasoaren pean ere izan daiteke, elementuengatik gero eta mehatxatuago baitaude itsaspeko basoak. 

Egoeraz ohartarazi eta konpontze aldera, kataluniar ikertzaile talde batek arazoaren katalogatze eta konponketaren inguruko proiektu handi bati ekin dio. Eta zientzia herrialde honetan dagoen bezala dagoenez, gizarteari eskatu diote lagun diezaion. Ozeanoak paisaia zoragarria baitira. Baina gizakiok kontsumitzen dugunaren parte handi baten janaritegia ere bai. 

Jordi Boada, Bartzelonako Unibertsitateko doktorautza osteko ikertzailea, proiektua koordinatzen duen burua dugu, bai UB bai Blaneseko Ikerketa Aurreratuen Zentrotik, CSICtik dependientea dena, eta, planeta osotik banaturik diren adituekin elkarlanean ari da. Uretan kanpoan baino denbora gehiago pasatzen duen horietakoa dugu Jordi, beraz, gaztea izan arren (31), oso ongi daki zertaz ari den. Eta, dioenez, xedea "urpeko basamortuak non dauden eta nolakoak diren ulertzea da, euren sorkuntza ekidin eta ekosistemak sustatze aldera". Urperatutako basoak, lurrazalekoak bezala, oxigeno iturri baitira. Hori dela eta, oinarrizkoak dira itsasoko fauna mantentzeko. 


Informazio guztia: https://www.elperiodico.com/es/sociedad/20190618/investigacion-desiertos-marinos-cambio-climatico-sobrepesca-7496508