Berriak

2019/6/13 Ingurumen albisteak

Deforestazioa sortzen duten produktuen inportazioa mugatzea aztertzen ari da Brusela

Hurrengo legealdiko europar agendaren parte garrantzitsua izango da krisi klimatikoa. Baina mugimendua, ikasle-mugimendien bitartez eta Berdeen igoerarekin, kaleetan sustraitu bada ere, beste datu batzuek gogorarazten digutenez, arazoa kontinenteko mugez haratagokoa da. Jair Bolsonaroren Brasileko deforestazioak marka guztiak apurtu zituen maiatzean, FAOren arabera, eta, 7,6 milioi hektarea galdu ziren 2010 eta 2015 bitartean. IDHren ikerketa baten adierazi duenez, mundu mailako deforestazio handiena eragiten duen produktuen kontsumitzaile handiena Europa da, tartean, egurra, soja, palma-olioa eta kakaoa.  

El País egunkariak ikusitako dokumentu baten arabera, Baso kopuruaren beherakadaren europar ardura hau bere gain hartuko du Bruselak, eta, fenomeno hau gelditzeko inportazioei murrizketak jartzeari ateak ireki dizkio. "Inportazioei loturiko deforestazioaren arriskua murrizteko neurri gehigarrien onura potentzialak aztertuko ditu Europar Komisioak", azaldu du testu-zirriborroak, oraindik aldaketak izan ditzakeenak. 

Bruselaren ustez, deforestazioa geldiaraztea ez dagokie soilik produzitzen duten herrialdeei, kontsumo-patroiak aldatzean ere datza eta gakoa. Hori dela bide, Estatuetako Gobernu eta enpresei laguntza teknikoa eta pizgarriak eskainiko die milaka baso-hektarearen desagerpena murrizteko


Informazio gehiago: https://elpais.com/elpais/2019/06/12/planeta_futuro/1560361287_755892.html