Berriak

2017/11/13 Cristina Enea Fundazioa

Cristina Enea Fundazioak eta Tabakalerak egonaldi artistiko baten deialdia egin dute: Egonaldia Lurrean

Cristina Enea Fundazioak eta Tabakalerak elkarlan berri bat hasiko dute Egonaldia Lurrean izena duen egonaldi artistikoa bultzatuz. Egonaldi honekin bi erakundeek eskaini nahi dute eragile desberdinek euren proiektuak garatzeko espazio bat.

Deialdi honen xedea da proiektu artistikoen garapena eta ikerketa prozesuak babestea, bi erakundeen arteako lan-lerroei ekarpenak eginez. Egonaldiak lau eta zortzi aste arteko iraupena izango du, 2018ko otsaila eta maiatza artean, eta arte-proiektua garatzeko lekua, testuingurua eta denbora eskainiko ditu. Egonaldiak aldi publiko bat izango du, eta proiektuarekin koherentzia duelarik, Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxeko erakusketa aretoan aurkeztuko da, erakusketa proiektu baten formarekin. Deialdian parte hartuko duten hautagaiek arte garaikidean kokatzen diren proiektuak garatzeko asmoa izan behar dute, beti ere ekologia, natura eta kulturaren harremana edota lurraldea bizitzeko moduak aztertzu.

Proiektuak baloratzeko batzorde misto bat osatuko du Cristina Enea Fundazioak eta Tabakalerak, sektoreko profesionalek eta berezko pertsonekin. Izena emateko epea 2017ko urriaren 18tik azaroaren 26ra bitarte egongo da zabalik, eta deialdiaren emaitza abenduaren 7an jakin araziko da. Izen-ematea Tabakalerako webgunearen bitartez egitea beharrezkoa da.


Irudia: Javier Romero (Reitbajdesign)

Beste albisteak

Berrien zerrendara itzuli