Berriak

2017/11/14 Bizikletaren BehatokiaIraunkortasunaren Behatokia

Bizikletaren aldeko udal esperientziei buruzko apunte-koadernoa

Cristina Enea Fundazioko Iraunkortasunaren Behatokiak argitaratutako argitalpen honetan Donostian, 2016ko otsailaren 26an izan zen “Bizikletaren aldeko udal esperientzien II. jardunaldia”n aurkezturiko testuak jasotzen dira, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Cristina Enea Fundazioak antolaturikoan. Ekitaldi honek helburutzat zuen topaketa- eta eztabaida-foru bat eskaintzea udal-teknikari eta -arduradunei, interesaturiko bestelako erakunde eta agenteekin batera, zeinetan ekintza-eremu honetan gorien diren gai batzuei heldu zitzaien.

Helburu honekin aurkeztu zen “Bizikletaren udal gidaliburua. Nola garatu bizikleta bidezko mugikortasunerako politika lokalak”, Alfonso Sanzek eta Manu Gonzálezek egina, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak argitaratua. Argitalpen honek eremu honetan lan egiten duten pertsonen gaitasun teknikoa areagotu nahi du, oinarri kontzeptualak eskainiz gai honetan udal-ekintzak oinarritzeko, eta toki-eremuan egin daitezkeen ekintza ugariak zabalduz, Gipuzkoan aurrera eramandako adibide praktikoekin ilustratuta.

Era berean, udal-esperientzien aukeraketa bat aurkeztu zen, hala nola, bidegorrien egokitzea eta bide publikoaren kostu baxuko egokitzapenak, abiadura-arauen ezartzea udal-bide sare osoan, edo oinezkoen eta txirrindularien arteko gatazkak. 

Beste albisteak

Berrien zerrendara itzuli