Berriak

2017/8/1 Ingurumen albisteak

Beroak markak hausten jarraitzen du

Meteorologiaren Mundu Erakundeak (MME) dio azken aldian ipar hemisferioan eman diren bero-boladetan izandako muturreko tenperaturak aztertzen ari dela, "errekor berriak" gisa izendatu daitezkeelako.

Kasu larrienak iragan ekainaren 29an eta uztaileko lehenengo egunetan jazo ziren, Irango Ahwaz hirian 53,7ko tenperatura, eta Pakistan hegomendebaldeko Turbaten eta Kuwaiteko Mitrabah-n, 54 graduko tenperaturak neurtu zirenean.

Baina muturreko tenperaturek AEBeak ere astindu dituzte, eta MME-k dio zalantzarik gabe beren arrazoi nagusia klima-aldaketa dela. Egoera bereziki larria izan da AEBetako hego-ekialdean. Phoenix-en (Arizona) esaterako, tenperatura 48,3 gradutara iritsi zen ekainaren amaieran, eta 11 egunez jarraian 43 gradu edo gehiagoko batezbesteko tenperaturak izan zituzten. Bero-bolada horrek hainbat hegaldi komertzialetan izan zue eragina, hegazkinak ezin baitziren aireratu hain aire beroarekin.

Gizakiontzat ere egoera oso larria izan daiteke, egunez eta gauez bero handia egitea oso konbinazio arriskutsua izan baitaiteke gorputzarentzat, bero gehien egiten duen orduetatik errekuperatzeko gaitasun txikia duelako.

Bero-boladek nekazaritzan ere presio handia eragin dezakete, bai eta ur-horniduran, argindar-horniduran eta garraioan ere.

"Ekialde Ertaineko, Asiako eta AEBetako hego-ekialdeko bero-bolada asko naturalki beroak diren lekuetan gertatzen ari dira, baina normalean baino sarriago gertatzea eta bortitzagoak izatea gizakiak eragindako klima-aldaketan dauka oinarria", adierazi du MMe-k.


Jatorrizko albistea Efeverde.com atarian argitaratua.