Berriak

2020/5/19 Uliako Interpretazio Zentroa

Baso-bainua Ulian, uztailera atzeraturik

Hirietako erritmo eta ohitura bizkorrek gero eta urrunago jartzen gaituzte naturatik eta isolatu egiten gaituzte 'gure munduan'. Horrek osasunean eragina izan dezake, eta, estresa, antsietatea eta bihotzeko arazoak eragin diezazkiguke. Alex Gesse gidari eta gidari-hezitzailearekin batera, baso-bainuetan aritua, maiatzaren 31n esperientzia honetaz gozatzera animatu nahi zintuztegun, baina zoritxarrez, COVID-19aren ondorioz ez da posible izango. Horregatik, uztailaren amaierara arte atzeratu behar izan dugu ekintza, gutxi gorabehera, teknika japoniar hori probatu ahal izan dezazuen naturarekin.

Zalantzarik gabe, zentzumenak zabaltzen dizkigun eta, agian, gure ongizatea hobetuko duen esperientzia atsegin duzue honakoa, hots, Alex Gessek (Forest Therapyk ziurtatutako gida) emandako jarduera hau; gainera, horretarako beharrezkoak diren teknikak erakutsiko ditu. Hori guztia uztailean izango da, baina ordura arte Gessek bere etxetik helarazi nahi izan digun mezua jaso dugu: