Berriak

2019/9/6 Ingurumen albisteak

Banbua, plastikoa edertasun-produktuetatik urruntzen duen material naturala

Banbua ez da soilik landare belarkara edo zurkara, material jasangarri eta birziklagarria baizik, bere eskaria, gainera, handitzen ari da. 

Ikertzaileek hainbat ikerketa egin dituzte banbuaren inguruan eta zahartzearen aurka efektu oso onak dituela ikusi. Hori dela eta, osagai baloratua da oso azalerako zenbait aplikazioetarako; erabilera askoko landarea dugu eta ekologiaren aldeko produktu asko egiteko ere balio du.  

Hazkuntza bizkorreko landare hau azkar asko bilakatzen da berriztagarri, CO2 kopuru handiak biltzeko gaitasuna ere baitu, zuhaitzek adinako kopuruak, hain zuzen, baso tropikoak osatzen dituenean. Gainera, zuhaitz gehienek baino oxigeno gehiago sortzen du, modu eraginkorrago batez prozesatzen baitu karbono dioxidoa. Honi gehitu behar zaio, gainera, ur-kontsumo oso murritza behar duela hazteko. 


Informazio gehiago hemen