Berriak

2020/11/26 HaurrakIngurumen albisteak

Azterkosta, gure kostaldeari buruzko argazki eta marrazki lehiaketa

Lehiaketaren gaiak, 'Gure kostaldea', gure itsasertzerai buruzko hausnarketa sustatu nahi du, bai eta gure kostaldeko txoko ezberdinen inguruko interesa piztea ere. Lehiaketak bi modalitate ditu, marrazkia eta argazkia, eta hiru kategoria:

  • 1. kategoria: 10 urte arte.
  • 2. kategoria: 11-15 urte bitartean.
  • 3. kategoria: 16 urte baino gehiago 

Marrazkien atalean, aurkeztutako lanak edozein teknikarekin egin ahal dira: argizaria, akuarela, koloretako arkatzak, ikatza eta abar, marrazki digitala barne. Tamaina DIN A2 batekoa edo txikiagoa izan beharko da. Marrazkiak ondorengo lekuetan aurkeztu daitezke, zuzenean eramanda edo posta arruta erabiliz:

  • BILBOKO INGURUGELA: Ondarroa 2. 48004 BILBAO
  • GASTEIZKO INGURUGELA: Baiona 56-58. 01010 VITORIA-GASTEIZ
  • DONOSTIAKO INGURUGELA: Basotxiki 5. 20015 DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
  • LEGAZPIKO INGURUGELA: Brinkola auzoa z/g. 20220 LEGAZPI
  • Eibarko BERRITZEGUNEA: J.A.Iturrioz 5, 20600 EIBAR Marrazkiak formatu digitalean ere aurkeztu daitezke.

Horretarako, ESKANEATU daitezke edo ARGAZKI BAT ATERA, ondoren irudia [email protected] helbidera bidaliz. Perfektua ez bada, ez kezkatu, jatorrizko marrazkia eskatuko dugu beharrezkoa bada.

Argazkien atalean berriz, argazkiak FORMATU DIGITALEAN aurkeztu beharko dira (JPG, JPEG, PNG, TIFF), posta elektronikoz ([email protected]): fitxategia erantsita, Driverako, Dropboxerako eta abarrerako esteka partekatuta, etab...

Aurkezten diren lanetan (argazkiak/marrazkiak) behar bezala identifikatu beharko da partehartzaile bakoitza.

  • Izen-abizenak
  • Sexua
  • Ikastetxea, elkartea, kolektiboa… (izatekotan)
  • Adina eta kategoria
  • Telefonoa eta helbide elektronikoa (kontakturako) 

Kontsulta itzazu xehetasun guztiak lehiaketaren oinarrietan.