Berriak

2018/3/13 AtlaSS

AtlaSS egitasmoa: ikastaro eta irteera ornitologiko berriak

Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Donostiako Udalak jarri zuten abian 2017an AtlaSS egitasmoa, hirian dauden hegazti habiagileen errolda osatzeko asmoz, eta bertan hartzen dute parte hiriko ornitologia eta ingurumen esparruko hainbat elkarte eta erakundek, tartean Cristina Enea Fundazioak.

Iaz bezala, 2018an ere herritarrei zuzendutako ikastaro eta tailer ornitologikoak antolatuko dira. AtlaSS ekimenak bi urte hauetako (2017 eta 2018) duen helburuetako bat da ornitologian interesa duten pertsonak hezitzea hegaztia habiagile arruntenak bereizi ahal ditzaten. Hegaztiak bertatik beratar behatzeko irteera ere egingo dira eta udalerriko leku guztietan erroldak egingo dira, 2019an Donostian dauden hegazti habiagile guztien behin-betiko datuak edukitzeko.

Datorren apirilerako AtlaSS ekimenak hegazti habiagile arruntenak beren kantuagatik bereizten ikasteko ikastaro teoriko-praktikoa antolatu du, data eta leku ezberdinetan egingo dena (doakoa, leku mugatuak). Alderdi teorikoaz gain, saio bakoitzak hegaztiak behatzeko irteera bat izango du, ikastaroan ikasitakoa praktikara eraman asmoz.

Hauek dira ikastaroaren datak eta lekuak:

Lekua Teoria egunak Irteera
Aranzadi Zientzia Elkartea Apirilak 5 (19:00-20:30) Apirilak 8: Ametzagaina
Casares K.E. Apirilak 12 (19:00-20:30) Apirilak 14: Lau Haizeta
Okendo K.E. Apirilak 19 (19:00-20:30) Apirilak 21: Ulia

 


Izen emateak webgune honetan. Informazio gehiago 943466142 / mlaso@aranzadi.eus.

Beste albisteak

Berrien zerrendara itzuli