Berriak

2019/3/11 Asteklima

Asteklima karpa didaktikoak herritar ororentzako hainbat jarduera burututa itxi du bere lehen edizioa

Donostiako Udalak, Ingurumen Zuzendaritzaren eta Cristina Enea Fundazioaren arteko elkarlanari esker, karpa berezi bat kokatu zuen iragan martxoaren 4ean Alderdi Ederreko lorategietan, Asteklima. Eukadiko Klima Aldaketaren Lehenengo Astearen ospakizunen baitan non, makina bat jarduera ezberdinen bidez, klima aldaketa bezalako fenomeno globalari buruzko kontzeptu garrantzitsuenak herritarrei gerturatu zitzaizkien modu atsegin eta didaktikoan. Martxoaren 4tik 10era luzatu den egitarau luze-zabala, publiko mota guztiei eskainitako jardueraz betea.

Karpa hau martxoaren 6tik 8ra Donostian izan zen Change the Change. Klima Aldaketari buruzko Nazioarteko Biltzarraren testuinguruan kokatu da. Aipatu biltzarra bertako nahiz nazioarteko adituentzat topaketa bat izan zen, klima-aldaketari lotutako esperientziak eta ikuspgiak partekatzeko eta eztabaidatzeko.

Instalaziora joango diren pertsonek (sarrera irekia eta doakoa) Klima Aldaketa aldatuz erakusketa ikusi ahal izan dute bertan. Hirian klima-aldaketak eragingo dituen efektuak murrizteko eta berotze globalaren ondoriek eragindako egoera berrira egokitzeko Donostiako Udalak 2018an onartutako Klima DSS2050 Ekintza Plana aurkeztu du, zehazki, erakusketak. Honez gain, hainbat jarduera ere antolatu zituzten, tartean, hitzaldiak, tailerrak, proiekzioak eta solasaldiak.  

Honatx aste osoko jardueren laburpena: