Berriak

2019/2/1 Ingurumen Baliabideen EtxeaUliako Interpretazio Zentroa

Asteburuko jarduera guztiak bertan behera gelditu dira

Eguraldi txarra eta haizete iragarpenengatik, bertan behera gelditu dira astebuurako programatu ditugun jarduera guztiak, bai Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean, bai eta Ulia Interpretazio Zentroan ere.

3 dira astebururako programatuta genituen jarduerak, 2 Cristina Enean eta 1 Ulian.

Larunbatean Guneak Zabaltzen jardunaldiak izan behar zuen Cristina Enean, Politki elkartearekin batera antolatuta, eta igandean kamishibai tailerra (iragan astean ere bertan behera utzi behar izan genuen eguraldi txarragatik). Lehenengoa lekuz aldatuko da, beraz beharrezkoa izango da antolatzaileekin harremanetan jartzea kokaleku berriaren berri izateko.

Asteburuan Cristina Enean ospatu behar zen bigarren jarduera, SEO/BirdLiferekin batera antolatutako kamishibai tailerra, bertan behera gelditu da eta momentuz ez dago data berririk jarrita.

Ulian bestalde, larunbatean jarduera familiarrak izan behar zuen, Uliako putzuak ezagutzeko, Hezeguneen Nazioarteko Egunarekin bat eginez. Jarduera hau otsailaren 16ra atzertu da, eta izen-emateak hemen egin daitezke.

Cristina Enea Fundaziotik barkamena eskatu nahi diegu eguraldi kaxkarrak behartuta bertan behera utzi behar izan ditugun jarduerek kaltetutako pertsona guztiei.