Berriak

2017/9/13 Ingurumen albisteak

Aseguru-etxeak klima-aldaketaren erronkaren aurrean

The Guardian egunkarian iraklurri ahal izan dugunez, berriki ezagutzera eman den txosten baten arabera klima-aldaketatik eratorritako muturreko-fenomenoek aseguratuta ez dauden galera ugari eragiten ari dira, bai eta zenbait aktibo aseguragarriak ez izatea eragiten ere.

Mundu mailako aseguru-etxe nagusiek osatutako talde batek eginiko azterketak dio "babes tartea" (natur-ezbeharren kostoen eta aseguraturiko kopuruaren arteko aldea) laukoiztu egin da 1980ko hamarkadaz geroztik, urteko 93.000 milioi euroraino iritsiz.

Ingalaterrako Bankuko gobernadore Mark Carneyk txostenean ohartarazi du "denborarekin, klima-aldaketaren efektu kaltegarriek errekuperazio ekonomikoa eta egongorktasun finantzarioa mehatxatu dezakete [eta] aseguru-etxeak gaur egun abangoardian daude".

ClimateWise koalizioak, 29 aseguru-etxe biltzen dituenak, tartean Allianz, Aon, Aviva, Lloyd, Prudential, Swiss Re eta Zurich, ondorioztatzen du industriak bere inbertsioetara bideratutako $ 30tn baino gehiago erabili behar dituela gizarteak uholde, ekaitz eta bero-boladei aurre egiteko gaitasuna finantzatzeko.

Irakurri albiste osoa hemen (jatorrizkoa ingelesez).