Berriak

2018/10/16 Ingurumen Baliabideen Etxea

Arteei eta lurraldearen espazio komunaren eraldaketei buruzko mintegia

Zientziak eta teknologiak lortzen dizkiguten aurrerapen eta ekarpenetatik haratago, bizi ditugun eta gure begien aurrean bizitzan zehar aldatzen doazen inguruekiko txera antzeko bat pizten digun hori hobeto ezagutzeko sentitzen dugun premia geroz eta handiagoa da. Iraunkortasun estetiko baten premiak (iraunkortasunen kate baten baitan) lurraldea hautemateko forma berriak asmatzera garamatza, hain funtzionala ez den kontzepzio bati lotzen zaizkiona sinboliko eta emozionalaren bidezko zentzuaren bila. Honek guztiak, hain zuzen, egun Artearen funtzioetako baten eta bere aukeren aurrean kokatzen gaitu; giza harremanen marko berrien birsortze eta sozializazio ikuspuntu konplexuak beraien paisaiekin teilakatzeko aukeren aurrean, alegia.

Helburu funtzional hutsetik at, baita alderrai dabilen apaindura bidezko itxuratik edo amu turistikoaren eraikuntzatik ere, eta Arteak hirian duen nonahiko kokatze edo esku-hartze markotik urrunago, gure baitan, lurralde lauso, hiriko bazter eta ertzetaz (bera bezain publiko eta zeinetik elikatzen diren) galdetzen dugu, bere existentziak eta garapenak dakarten paisaiaren aldaketa fisiko eta estetikoaren trazabilitatearekin harremanetan: sakonune-harrobitik muino-hirira edo harri-lubeta-kostaldera.

Mespretxuz “degradatu” gisa izendaturiko espazio periferiko horiek detektatu nahi ditugu, zeintzuek, duten indar estetiko eta paisajistikoarengatik (“nahi gabeko monumentuak”), horien gainean aldez aurretik pentsaturiko errepresentazio moral edo ideologiko oro argitzen eta gainditzen duten. Berdefinizio bide berrien irudikatze lanetan sartzeak, ingurumenetik harago, jakintza-arloen arteko sintesian lan egitea eskatzen du, bai lurraldearen espazio komunaren iraganeko, egungo eta etorkizuneko eraldaketak dituzten osatze prozesu konplexuetan, bai horien eraginetan.

Egoera fisiko eta estetiko paradoxiko horiek berriro nabarmentzeko zeregin honetan, uste dugu Arteak, bere salbuespen egoeratik, esanahi bat sor dezakeela, diskurtsorik eta erabilgarritasunik ez duena, bai, ordea, identifikazio eraginkortasun altua, gizarteak paisaiarekiko eraikitzen duen ikuspegia, funtsean, artetik eskuratutako irudi sortzaileek zehazten baitute. Gizartean onartuta ez dauden paisaia edo egoera bereziak ikusarazi eta iruditegi kolektiboan eranstean, honetan datza xedea: lurralde eraldatu, baztertu eta utzia, duintasun beteko paisaia bihurtzean.