Berriak

2018/6/12 Haziera

Aretxabaletako tomateari buruzko liburuaren aurkezpena Donostian

Este jueves 14 de junio, se presentará en el Centro de Recursos Medio Ambientales de Cristina Enea el libro ‘El tomate de Aretxabaleta. Biodiversidad, territorio y conocimiento compartido’ editado desde la iniciativa Haziera de Fundación Cristina Enea (18:30 h.). En la presentación estará el autopr del libro y responsable de la iniciativa Haziera, Marc Badal.

Liburuaren egileak, Marc Badalek, Marta Barba Gassó ikerlariarekin batera, bi urte eman ditu Artxabaletako tomatea ikertzen Debagaraia bailaran zehar, kontakizun honetako protagonista direnekin esperientziak, zalantzak eta kezkak partekatuz. Orain, Badalek lan hori jaso du Aretxabaletako tomatea. Bioaniztasuna, lurralde eta jakintza partekatua izeneko liburuan. "Tomate-barietate honen ezkutuko historia ezagutu nahi izan dugu, historia horretan nork hartu duen parte, azken lau hamarkadetan izan duen bilakaera".

Liburuak tomatearen historia orokorra aurkeztuz ekiten dio kontakizunari, bere papera eta gizarte ezberdinentzat izan duen garrantzian sakonduz, bai eta egungo ekoizpen eta merkaturatze ereduak xehetuz ere. Baina kontakizunaren protagonismoa barietate honek dauka bere gain, Aretxabalateko tomateak alegia, azken urteetan oso barietate ezaguna eta estimatua bilakatu dena. Haren ospeak aise gainditu ditu izena ematen dioten herriaren mugak, baina oso gutxi dakigu bere historiari buruz. Horregatik lan honek argitu nahi ditu bere jatorriari eta bere ospe onaren arrazoiari lotutako zalantzak.

Cristina Enea Fundazioko Haziera ekimenaren eta bere baitan dagoen hazi artxiboaren arduradun den Marc Badalen arabera "lankidetasunetik eta partekatutako jakintzatik eraikitako kontakizun honek erakusten digu nola bioaniztasun landuaren berreskuratzeak bide eman diezaieketen lurraldearekin eta herri memoria nekazariarekin loturak berreskuratzen lagun gaitzaketen prozesu sozialei".

Badalek liburuan azaltzen duenez, "Aretxabaletako tomatea behetik hedatu da, horizontalki, egungo nekazaritza industrialaren markoan hazien produkzioa eta merkaturatzea inguratzen duten botere jokoetatik urrun". Izan ere, hortxe oinarritzen baita kalitate eztabidaezineko tomate-barietate honen garrantzia, eragin dituen gizarte eta kultura sinergiei zor baitie bere pertsonalitatea, joera aski ezberdinetako jendea elkarri entzun eta elkarrengandik ikasteko prest aritu baita.

Honako liburuak Haziera ekimenetik Cristina Enea Fundazioak argitaratutako Telecoria bilduma handiagotuko du, Bidaia koadernoak. Haziei buruzko pasarte eta ohar historikoak izenburuaren baitan 2016an argitaratutako Haziak nola mugitzen diren; Kortsarioez eta haziez; eta Hazi pozoitsuen arrasto durduzagarria izenburuekin bat eginez.

Liburua eskuragarri dago, euskaraz zein gazteleraz, Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean, 5 euroren truke.

Beste albisteak

Berrien zerrendara itzuli