Berriak

2017/12/4 Eskolan Konposta

A klaseko konposta Udarregi Ikastolan

2016/2017 ikasturtearen amaieran, udako oporrak hartu baino lehen, Eskolan Konposta proiektuan dauden ikastetxe batzuk konposta ateratzen hasi ziren. Cristina Enea Fundazioako teknikari baten laguntzaz baliatuta, ikastetxe batzuk konpostagailuko materia jaso, bahetu eta baratzean erabiltzeko jaso dute. Bahetu eta gero gelditu diren egur zatiak, hezurrak eta fruitu lehorren azalak, konpostaren zikloan berrerabiltzeko gorde dira.

Kasu honetan, Usurbilgo Udarregi Ikastolan lortutako konpostaren ezaugarriak ezagutzeko,  lagin bat jaso eta Fraisoroko laborategira eraman da. Udarregi ikastolan hondakin organiko guztiak bertan kudeatzen dituzte (gela, jolasleku, jangela, sukaldea) eta mota guztietako hondakin organikoak (barazki gordin eta kozinatuak, haragia eta arraina, arroza eta pasta…). Era berean Arazuriko laborategietan ere analisi mikrobiologikoak lortu dira, Escherichia Coli eta Salmonella ez dagoen konposta lortuz. Bertan sortutako konposta A klasekoa da. Ikastetxeak analisi hauen emaitzak ikusita,  hasi berria den kurtso honetan, lortu den konposta erabili ahal izango du, ikasleekin lantzen duen baratzean zabaltzeko.

Analisi oso baten ezaugarriak ezagutu nahi badituzu, hona hemen eredu bat.


Ezagutu Eskolan Konposta egitasmoa.

Beste albisteak

Berrien zerrendara itzuli