Berriak

2019/10/3 Ingurumen albisteak

100 enpresa dira mundu osoko isurien %71aren arduradunak

100 enpresa baino gehiago izan dira 1988az geroztik munduko berotegi-efektuko gasen emisioen % 70 baino gehiagoren erantzule, txosten berri baten arabera.

Carbon Majors Report-ek (pdf) azpimarratzen du "erregai fosilen ekoizle talde txiki batek izan dezakeela karbono-isurien aldaketa sistemikoaren giltza", dio Pedro Faria irabazi asmorik gabeko CDP erakundearen zuzendari teknikoak. 

Tradizionalki, eskala handiko berotegi-efektuko gas isuriei buruzo datuak nazio mailan biltzen dira, baina txosten honek erregai fosilen ekoizleengan jartzen du arreta. Publikoki eskuragarri dauden isuriei buruzko datu-base batetik bilduta, enpresek eta haien inbertitzaileek klima-aldaketaren aurkako borrokan egin dezaketen papera azpimarratzen duen argitalpen-sorta bateko lehenengoa izan nahi du ikerketa honek.

Txostenaren arabera, 1988. urteaz geroztik (Klima Aldaketari buruzko Gobernuarteko Panela sortu zenetik alegia) mundu mailan izandako isurien erdia 25 korporazio- eta estatu-erakunderi dagozkie. Erregai fosilen ekoizleekin loturiko emisio historikoen eskala klima aldaketari nabarmen lagundu zion, txostenaren arabera.

ExxonMobil, Shell, BP eta Chevron dira 1988az geroztik isuri gehien eragin dituzten konpainietako batzuk. Datozen 28 urteetan erregai fosilak 1988 eta 2017 artean erauzi diren maila berean erauzten jarraitzen badira, batez besteko tenperatura globalak 4ºC egingo luke gora mende amaierarako, txostenaren arabera. Litekeena da horrek ondorio katastrofikoak eragitea, espezieen desagerpen garrantzitsuak eta elikagaien eskasia murrizteko arrisku globalak barne.

Klima-aldaketaren kudeaketan enpresek zeregin garrantzitsua duten arren, Fariasek dioenez, epe laburrerako errentagarritasuna eta isuriak murrizteko premiazko beharraren arteko "tentsio absolutua" da muga.

Txostenaren arabera, berotegi-efektuko gasen isurpenen bosgarren bat inbertsio publikoek babesten dute. "Horrek erantzukizun handia ezartzen die inbertitzaile horiei karbono isurien inguruan konpromisoa hartu eta klima-arriskua zabaltzera animatzeko", dio Fariasek.

Inbertitzaileek erregai fosilak utzi beharko lituzkete, dio Michael Brune, AEBetako Sierra Club ingurumen erakundeko zuzendari exekutiboak. "Ez da soilik moralki arriskutsua, ekonomikoki arriskutsua ere bada. Mundua erregai fosilak alboratzen ari da, energia garbietarantz pausoak emanez, abiadura bizian gainera. Erregai fosiletako konpainien inbertsioak mantentzen dituzten horiek, denborarekin ikusiko dute beren inbertsioak gero eta arriskutsuagoak direla".

"Txosten honetako enpresen norabidearen kontrakoa hartu duten konpainia asko daude", dio Brunek. Ia 100 enpresak, Apple, Facebook, Google eta Ikea barne, %100 energia berriztagarrien konpromisoa hartu dute, RE100 ekimenaren baitan. Volvok duela gutxi iragarri zuen bere ibilgailu guztiak elektrikoak edo hibridoak izango zirela 2019tik aurrera.

Gainera, petrolio eta gas konpainiak inbertsio berdea egiten ari dira. Shell-ek energia berriztagarrien atal bat ezarri zuen 2015ean, 1.7 milioi dolarreko inbertsioarekin eta Chevron-eko bozeramaile batek dio "berotegi-efektuko gas isurketak kudeatzeko konpromisoa" duela eta karbono dioxidoa injektatzeko bi proiektutan inbertitzen ari da, karbonoa atzeman eta biltegiratzeko. BP-ko bozeramaile batek esan du "klima aldaketaren arazoaren konponbide izateko erabaki irmoa" duela eta "energia berriztagarrietan eta karbono gutxiko berrikuntzetan inbertitzen" ari dela. ExxonMobil, ingurumen-historial oso kritikatua duena, karbono harrapaketa eta biltegiratzea aztertzen ari da.

Inbertitzaileek orain dute aukera, Erresuma Batuko Greenpeaceko aholkulari Charlie Kronick-en arabera. "Petrolioaren industriaren etorkizuna dagoeneko idatzita dago: bere gainbehera kudeatu beharra dago orain, kapitalak akziodunengana itzuliz etorkizuneko benetako industrietan berriz inbertitzeko. Ala eutsi egingo diete, musika etetean zutik geratzen den azkena izateko?"


Jatorrizko erreportajea The Guardian-en argitaratua. jarraitu irakurtzen hemen. [eng]