Berriak
Udazkena igandean hasiko da ofizialki, irailaren 23an, goizeko 3:54an eta Cristina Enea Fundazioak, udako jarduerei agur esanez, jada argitaratu du urtaro berri honetako jardueren agenda. Aurtengo udazkenak 89 egun eta 20 orduko iraupena izango du, abenduaren 21ean amaituz, neguaren etorrerarekin.

Informazio gehiago

Cristina Enea Fundazioa eta Garraiobide Osasungarrien Elkartearen elkarlanarekin. 2018ko Mugikortasunaren Europar Astea irailaren 16tik 22ra ospatzen da “Konbinatu eta mugi zaitez” leloarekin.

Informazio gehiago

Azken urte hauetan ohikoa den legez, Ulia Interpretazio Zentroak aurtengo udan ere argazki-lehiaketa antolatu du, herritarrak hain ingurune berezi honetara gerturatzeko helburuarekin. Aurten, lehiaketaren seigarren edizio honetan, Ulia gertutik, oso gertutik begiratzeko gonbidapena egin nahi diziegu, mendian aurki ditzakegun "miniaturak" beha ditzazuen.

Informazio gehiago

Europa ekialdeak eta mendebaldeak uholde arrisku handia izan dezakete etorkizunean, baita tenperatura jaitsiera garrantzitsuak egonda ere. Jatorrizko albistea ClimateNewsNetwork.net webgunean argitaratua.

Informazio gehiago

Europar Batzordeak, Social Biking Challenge ekimenaren eta mugikorretarako BikePrints aplikazioaren bidez, bizikleta bidezko mugikortasuna sustatu nahi du, eta horretarako gizarte guztia mugikortasun jasangarriarekin lotuko duen erronka bat antolatu du. Erronka irailaren 16an hasiko da eta 3 astez egongo da indarrean.

Informazio gehiago

Cristina Enea Fundazioarentzat bere hastapenetatik oinarrizkoa izan da ikastetxeetako publikoari eskainitako ingurumen kontzientziazioa eta sentsibilizazioa, inguruarekiko modu arduratsuago eta kontsekuenteago batean jarduteko tresnaz hornitzeko belaunaldi gazteenak. Gaur aurkezten ditugu Donostiako Ingurumen Baliabideen Etxeko eta Ulia Interpretazio Zentroko 2018/2019 ikasturteko Hezkuntza Eskaintza berriak.

Informazio gehiago

Calcuta Ondoan GGKE donostiarrak bere bederatzigarren ikastaroa jarriko du abian UPV/EHU-ren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Cristina Enea Fundazioaren eta GEZKI-ren (UPV/EHUko Kooperazio zuzenbideko eta Ekonomia Sozialeko Institutua) laguntzarekin. Aurtengo anali-esparrua: Klima-aldaketaren inpaktuei aurre egiteko ekoizpen eta kontsumo sistemen aldaketa. Jardunaldia urriak 1etik 10era izango da.

Informazio gehiago

Udako etenaldiaren ondoren, Donostiako Udalak, Cristina Enea Fundazioak eta San Telmo Museoak elkarlanean klima-aldaketari buruz antolatutako Agora K2050 hitzaldi sortak hitzordu berria izango du irailaren 19an. Naroa Agirre, Ainhoa Murua eta Leire Olaberria kirolari olinpikoak bilduko ditu eta kirola, emakumeak eta klima-aldaketa mintzagai.

Informazio gehiago

Norbanakoa, kontsumo azkarra eta lehiakortasuna nagusi diren sistema honen alternatiba gisa, jardunaldi hauetan komunitarioa dena, zaintzak eta kontsumo arduratsuarekin duten harremana jorratuko dira ideia eta ekimen desberdinen trukearen bitartez.

Informazio gehiago

Hiri guztiak egokitu behar dira klima-aldaketak eragindako erronka konplexuari erantzun eta aurre egiteko.

Informazio gehiago