3. saioa (azaroak 10, 11)
BCN / LIS: Anatomía de dos ciudades devoradas

Hiria berrantolatzeko prozesu neoliberal gisa ulertzen dugu gure garaiko turismoa, sistema teknikoak, eraikitako inguru-neak, naturak eta eguneroko praktikak zeharkatzen dituena, eta, gainera, hiria ekoizteko, ustiatzeko eta kontsumitzeko modu biziak, masiboak eta sofistikatuak dakartzana. Objektu turistikoa ekoizteko lan jarraituan, “kulturak” erakartzeko fakto-re eta kontsumi daitekeen “benetakotasun” gisa duen eginkizuna ardatz bihurtzen da; eta motibazio-profil ugari bistarazten ditu bisitarien artean. Horrela, turismoak –gero eta konplexuagoa eta aldagarria-goa izanik– jatorri eta helmuga ugaritatik ugaritara garraiatzen eta lekualdatzen ditu jende-multzoak, eta bertan sartzen diren eragile sozial guztiek garatzen dituzten diskurtsoak, jarduerak eta praktikak ere bai.

Mugimendu horiek kudeatzeko lanean, turismoaren jardunbide “industrialaren” zati handi bat kontrolatzeko asmoa duten eragile ekonomikoak eta instituzionalak kokatzen dira: irabaziak jasotzen dituzte, lurralderik masifikatuenetan gertatzen diren ondorio sozial larri gehienak aintzat hartu gabe. Bartzelonari eta Lisboari dagokienez, egiaz irentsitako hiriak dira nabarmen, bai gerta ala gerta irabaziak nahi dituztenen diruzalekeriagatik, bai eta, sustatzaile turistikoek proiektatuta, hiria-ren gorputzean zehar dabiltzan bisitarien irrika aseezina elikatzen duten espazioak, irudiak eta iruditeriak era masiboan kontsumitzeagatik ere.

Andrés Antebi eta Daniel Malet Europako zenbait hiriburutan turismoak duen eragina jorratzen duen Turismografias ikerlari-sare hasiberriko kideak dira.

Azaroak 10, osteguna (Z aretoa, Tabakalera)
19:00
Aurkezpena Andrés Antebi eta Daniel Maletekin 
20:00 Proiekzioa: Cannibal Tours, Dennis O’Rourke, Australia, 1988, 72’ 
J.B. ingelesez, azpitituluak gaztelaniaz 
Papua Ginea Berriko Sepik ibaian zehar herrixka batzuk bisitatzen dira ibilbide turistiko batean. Protagonisten artean, alde batetik, lehen munduko tu-ristak daude, irrikaz artisau lanak eros-teko, zeremonia tradizionaletan lekuko izateko eta “primitiboei” argazkiak ate-ratzeko. Beste alde batetik, papuarrak daude, gogaituta turistekin prezio-tra-tuan ibili beharrarekin, baina, gogoz kontra bada ere, prest eurei argazkiak ateratzen uzteko eta bezeroen nahiak betetzeko. Gogoeta azidoa anfitrioien eta gonbidatuen arteko topaketan izandako esperientzia turistikoari, ka-nibalismoari eta who is who dinamikari buruz.

Azaroak 11, ostirala (Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxea)
10:00-14:00
Topaketa Andrés Antebirekin eta Daniel Maletekin