1. saioa (azaroak 8, 9, 12)
Klugeren telebista, edo barietateen ikuskizun elektronikoa

Alexander Kluge (Halberstadt, 1932) errealizadore alemaniarrak telebistako lanetan garatu zuen estetika adibide ona da “atrakzio-zinema” kontzeptuak (Tom Gunning) egungo jendarteen testuinguruan dituen aukerak ulertzeko: era berean hartu du oinordetzan collage modernista eta Raymond Bellour-ek “irudi-artean” deitu zuenaren testuartekotasun postmoderno bereizgarria; Klugeren telebista ezin hobeto egokitzen da ingurune horri dagokion “fluxu” ideiara.

Bestalde, gaur egun, irudien eta soinuen fluxu horrek gainezka egin du pantaila-tik, eta kolonizatu du Internet deitzen den “esfera publiko” mota berri hori; bereziki, produkzio eta kontsumoko arlo batzuk, hala nola egungo benetako “barietate-antzerkia” den YouTubek eta antzeko beste gertakari batzuek irudikatzen dutena. 

Hala ere, Klugek, azken lanean –dena barne hartzen duen Das Kapital gehiegizkoan (2008, 570’)–, ahalegina egingo du ikus-entzunezko fluxu hori jatorrizko testuinguru zinematografiko primitibora itzultzeko, baina, jakina, edukia nabarmen aldatu da bidean barrena, igaro diren ehun urte luzeetan.

Azaroak 8, asteartea (Z aretoa, Tabakalera)
19:00
Aurkezpena Gabriel Villota Toyosekin 
20:00 Proiekzioa: Alexander Kluge telebistako ekoizpenean (J. B. alemanez, azpitituluak gaztelaniaz)
Alexander Klugek sortutako DCTP (Development Company for Television Programmes) telebistako produkzio-etxeak 1988az geroztik kate pribatu nagusientzat (RTL, SAT.1 eta Vox) ekoitzitako programen artean egindako hautaketa da.

Azaroak 9, asteazkena (Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxea)
10:00-14:00
Topaketa Gabriel Villotarekin

Azaroak 13, igandea (Zinema-aretoa, Tabakalera)

Proiekzioa: Noticias de la Antigüedad ideológica: Marx/Eisenstein/El Capital, Alexander Kluge, Alemania, 2008, 570’ 
10:00 Lehenengo zatia: Marx y Eisenstein en la misma casa, 188’ 
15:00 Bigarren zatia: Todas las cosas son personas embrujadas, 120’ 
18:00 Hirugarren zatia: Paradojas de la sociedad del intercambio, 182’ 
J. B. alemanez, azpitituluak gaztelaniaz 
Ia bederatzi ordutan, Alexander Klugek ahalegina egiten du Sergei Eisensteinen bukatu gabeko proiektua berregiteko: 1927an James Joycerekin topaketa sukartsu bat izan ostean, Karl Marxen Kapitala filmatzea. Horrez gain, ahale-gina egiten du Marxek gure garaian in-darrean dirauela ulertzeko, eta zinema ezagutzako bitarteko kritiko gisa berriz irudikatzeko.