Saioak
1. saioa (azaroak 8, 9, 12)
Klugeren telebista, edo barietateen ikuskizun elektronikoa

Alexander Kluge (Halberstadt, 1932) errealizadore alemaniarrak telebistako lanetan garatu zuen estetika adibide ona da “atrakzio-zinema” kontzeptuak (Tom Gunning) egungo jendarteen testuinguruan dituen aukerak ulertzeko: era berean hartu du oinordetzan collage modernista eta Raymond Bellour-ek “irudi-artean” deitu zuenaren testuartekotasun postmoderno bereizgarria; Klugeren telebista ezin hobeto egokitzen da ingurune horri dagokion “fluxu” ideiara.

Bestalde, gaur egun, irudien eta soinuen fluxu horrek gainezka egin du pantaila-tik, eta kolonizatu du Internet deitzen den “esfera publiko” mota berri hori; bereziki, produkzio eta kontsumoko arlo batzuk, hala nola egungo benetako “barietate-antzerkia” den YouTubek eta antzeko beste gertakari batzuek irudikatzen dutena. 

Hala ere, Klugek, azken lanean –dena barne hartzen duen Das Kapital gehiegizkoan (2008, 570’)–, ahalegina egingo du ikus-entzunezko fluxu hori jatorrizko testuinguru zinematografiko primitibora itzultzeko, baina, jakina, edukia nabarmen aldatu da bidean barrena, igaro diren ehun urte luzeetan.

Azaroak 8, asteartea (Z aretoa, Tabakalera)
19:00
Aurkezpena Gabriel Villota Toyosekin 
20:00 Proiekzioa: Alexander Kluge telebistako ekoizpenean (J. B. alemanez, azpitituluak gaztelaniaz)
Alexander Klugek sortutako DCTP (Development Company for Television Programmes) telebistako produkzio-etxeak 1988az geroztik kate pribatu nagusientzat (RTL, SAT.1 eta Vox) ekoitzitako programen artean egindako hautaketa da.

Azaroak 9, asteazkena (Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxea)
10:00-14:00
Topaketa Gabriel Villotarekin

Azaroak 13, igandea (Zinema-aretoa, Tabakalera)

Proiekzioa: Noticias de la Antigüedad ideológica: Marx/Eisenstein/El Capital, Alexander Kluge, Alemania, 2008, 570’ 
10:00 Lehenengo zatia: Marx y Eisenstein en la misma casa, 188’ 
15:00 Bigarren zatia: Todas las cosas son personas embrujadas, 120’ 
18:00 Hirugarren zatia: Paradojas de la sociedad del intercambio, 182’ 
J. B. alemanez, azpitituluak gaztelaniaz 
Ia bederatzi ordutan, Alexander Klugek ahalegina egiten du Sergei Eisensteinen bukatu gabeko proiektua berregiteko: 1927an James Joycerekin topaketa sukartsu bat izan ostean, Karl Marxen Kapitala filmatzea. Horrez gain, ahale-gina egiten du Marxek gure garaian in-darrean dirauela ulertzeko, eta zinema ezagutzako bitarteko kritiko gisa berriz irudikatzeko.

2. saioa (azaroak 9, 10)
Cante tóxico nº III

Los Flamencos taldea Cantes tóxicos [Kantu toxikoak] proiektua garatzen ari da azkenaldian: 2012an eraikitako artefak-tu bat da, Antonio Machadoren Juan de Mairena hark asmatutako koblak egiteko makinaren moduan, neoliberalismoak eza-rritako gehiegikeriak kantatzeko, kontatze-ko eta erakusteko.

Arte herrikoiaren, naturalismoaren eta ko-munikabideen arazoekin kezkatuta, arlo estetikoaren esparrutik bereizi ohi ziren ezagutza- eta praxi-eremuekin lotzeko harremana aldarrikatzen duten esperientzia estetikoaren forma berriak aztertzen dituzte. Euren lanen ardatza aldi berean hurbilago eta askoz ere urrunago dago erreferente “errealista” tradizionaletik. 

Cantes tóxicos osatzeko materialak dira Youtubeko zaborrontzi izugarritik berresku-ratutako artxibo filmikoak, hedabideetatik erreskatatutako albisteak eta festako kan-tuen artean ahaztutako nota flamenkoak dira. Esan dezakegu Cantes tóxicos gure garaiko kontakizun hibridoak dire-la, collage kaleidoskopikoen modukoak, mundu poetikoaren, flamenkoko praktika performatiboaren, diskurtso kritikoaren eta ikus-entzunezko ekoizpenaren artean biraka, jendearen saminarekin eta haren gainean eraikitako agertoki sozial berria erakusteko. 

Los Flamencos Niño de Elche flamenko kantariak, Isaías Griñolo artista bisualak eta Antonio Orihuela poetak sortutako elkarlaneko talde irekia da. Beste artista batzuk ere aritu izan dira lankidetzan ber-tan, hala nola Enrique Falcón eta David Pielfort poetak. Ondorengo hauetan aur-keztu da Cantes tóxicos: Sobre capital y territorio 2007-2012, CAS, Sevilla (2012); Contra Tápies, Fundació Antoni Tàpies, Bartzelona (2013); Concreta (arte aldizka-ria); EACC, Castelló (2013); Gamonal en lucha, Gamonal auzoa, Burgos (2013); La noche del apagón, MACBA, Bartzelona (2014);Cítric 2016, Ateneu Popular de Nou barris, Bartzelona (2016); L’art de la Révolte, Centre Pompidou, París (2016) edo La répli-ca infiel, CA2M, Móstoles, Madrid (2016).

Azaroak 9, asteazkena (Z aretoa, Tabakalera)
19:00
Aurkezpena Isaías Griñolo eta Antonio Orihuelarekin 
20:00 Los Flamencosen kontzertu-performan-cea: Cante tóxico nº III 
Cante tóxico nº III lanean, herritarren protestaren eta saminaren arrastoak jasotzen dira: goikoek demokrazia nola bahitzen duten ikusten dute, behekoen bizitzak zakarrontzira botatzen dituzten bitartean. Konstituzioko 135. artiku-luaren erreforma (2011ko abuztuaren 28an bi alderdi nagusiek adostutako menderatzeko tresna) eta Herritarren Segurtasunerako Legea (maiatzaren 15eko 15M mugimenduaren ostean herritarren protestei eusteko Errege Dekretuz ad hoc sortutako mozala) erabiliz bildutako kontu zigorgarrien egoerari buruzko bizitza pertsonalen eta iritzi kritikoen arrastoekin egituratzen da.

Azaroak 10, osteguna (Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxea)
10:00-14:00
Topaketa Isaías Griñolo eta Antonio Orihuelarekin

3. saioa (azaroak 10, 11)
BCN / LIS: Anatomía de dos ciudades devoradas

Hiria berrantolatzeko prozesu neoliberal gisa ulertzen dugu gure garaiko turismoa, sistema teknikoak, eraikitako inguru-neak, naturak eta eguneroko praktikak zeharkatzen dituena, eta, gainera, hiria ekoizteko, ustiatzeko eta kontsumitzeko modu biziak, masiboak eta sofistikatuak dakartzana. Objektu turistikoa ekoizteko lan jarraituan, “kulturak” erakartzeko fakto-re eta kontsumi daitekeen “benetakotasun” gisa duen eginkizuna ardatz bihurtzen da; eta motibazio-profil ugari bistarazten ditu bisitarien artean. Horrela, turismoak –gero eta konplexuagoa eta aldagarria-goa izanik– jatorri eta helmuga ugaritatik ugaritara garraiatzen eta lekualdatzen ditu jende-multzoak, eta bertan sartzen diren eragile sozial guztiek garatzen dituzten diskurtsoak, jarduerak eta praktikak ere bai.

Mugimendu horiek kudeatzeko lanean, turismoaren jardunbide “industrialaren” zati handi bat kontrolatzeko asmoa duten eragile ekonomikoak eta instituzionalak kokatzen dira: irabaziak jasotzen dituzte, lurralderik masifikatuenetan gertatzen diren ondorio sozial larri gehienak aintzat hartu gabe. Bartzelonari eta Lisboari dagokienez, egiaz irentsitako hiriak dira nabarmen, bai gerta ala gerta irabaziak nahi dituztenen diruzalekeriagatik, bai eta, sustatzaile turistikoek proiektatuta, hiria-ren gorputzean zehar dabiltzan bisitarien irrika aseezina elikatzen duten espazioak, irudiak eta iruditeriak era masiboan kontsumitzeagatik ere.

Andrés Antebi eta Daniel Malet Europako zenbait hiriburutan turismoak duen eragina jorratzen duen Turismografias ikerlari-sare hasiberriko kideak dira.

Azaroak 10, osteguna (Z aretoa, Tabakalera)
19:00
Aurkezpena Andrés Antebi eta Daniel Maletekin 
20:00 Proiekzioa: Cannibal Tours, Dennis O’Rourke, Australia, 1988, 72’ 
J.B. ingelesez, azpitituluak gaztelaniaz 
Papua Ginea Berriko Sepik ibaian zehar herrixka batzuk bisitatzen dira ibilbide turistiko batean. Protagonisten artean, alde batetik, lehen munduko tu-ristak daude, irrikaz artisau lanak eros-teko, zeremonia tradizionaletan lekuko izateko eta “primitiboei” argazkiak ate-ratzeko. Beste alde batetik, papuarrak daude, gogaituta turistekin prezio-tra-tuan ibili beharrarekin, baina, gogoz kontra bada ere, prest eurei argazkiak ateratzen uzteko eta bezeroen nahiak betetzeko. Gogoeta azidoa anfitrioien eta gonbidatuen arteko topaketan izandako esperientzia turistikoari, ka-nibalismoari eta who is who dinamikari buruz.

Azaroak 11, ostirala (Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxea)
10:00-14:00
Topaketa Andrés Antebirekin eta Daniel Maletekin

4. saioa (azaroak 28, 29)
Demokrazia presentista. Zein neurritan ari da beste demokrazia mota hau Europara iristen

Egungo Europan berriz hasi dira demokra-ziaren “balioak” defendatzen, haren etsaien aurka, eta, bitartean, gerrak jartzen dira abian estatuaren forma sendotzeko. Hustutako demokrazia liberala bere burua berriz legitimatzen saiatzen ari da. Hala ere, ustez hautabiderik ez duen hustu-tako demokrazia horrek zera baizik ez du agerian jartzen, salbuespen-estatua nor-malizatuz: gobernu-molde autoritario bat, gizarteko segurtasunik ezaren bidez dihar-duena.

Dena dela, gorrotoaren eta segur-tasunaren diskurtsoetara jotzeko itzulera horren aurrean, Europan gero eta fidelago eutsi nahi zaio demokraziaren izen zaha-rrari, eta, aldi berean, haren historiatik ere erreskatatu nahi da. Mugimendu demokra-tiko berriak sortu dira, bestelako berpizte demokratiko baten aldekoak; demokrazia presentistaren praktikan gaurkotutako orainaldi luzatu baten aldekoak: homoge-neizatutako kalkulabilitaterik gabe, kalku-laezin eta heterogeneo ugariak modu erra-dikalean sartuta –gero eta mugagabeagoa den demokrazia. Alabaina, bidean al dago, Jacques Derridak proposatu zuen mo-duan? Edo etorkizunaren nozio oro ahaztu behar al dugu, demokraziaren alderdi pre-sentistaz gogoeta egiteko?

Azaroak 28, astelehena (Z aretoa, Tabakalera)
19:00
Aurkezpena Isabell Loreyrekin 
20:00 Proiekzioa: Heremakono, Abderrahmane Sissako, Mauritania, 2002, 95’ 
J.B. frantsesez, azpitituluak gaztelaniaz 
Abdallah mutil gazteak ama berres-kuratzen du Nouadhiboun, Europara bidaiatzeko zain dagoela. Erbesteko leku horretan, ez du hizkuntza eza-gutzen, eta inguruan duen unibertsoa deszifratzen saiatzen da: bera limurtu nahian dabilen Nana emakume gazte sentsuala, berak bezala abiatzearekin amets egiten duen Makan, elektrikari bihurtutako Maata arrantzale zaharra, tokiko dialektoa erakutsiz bakardadetik irteten lagunduko dion Khatra, Maata-ren ikastun gazte eta ernea. Komunita-te horiek elkarrekin gurutzatzen eta be-reizten dira, begirada zerumugan finko, zoriontasun hipotetiko baten zain.

Azaroak 29, asteartea (Kaxilda liburudenda)
10:00-13:00
Topaketa Isabell Loreyrekin