Los Flamencos

Isaías Griñolo

Isaías Griñolo artista bisuala da. Memoria-, ekologia-, ekonomia-, poesia-eta arte-kontuak hibridatzen dituen proiektuetan egiten du lan. Erakusketa eta zentro hauetan aurkeztu izan ditu bere lanak: Principio Potosí (MNCARS, Madril / HKW, Berlin / Museo de Etnografía, La Paz), Lurpeko Istorioak (Cristina Enea Fundazioa, Donostia), Sacer / El martirio de las cosas (Espacio Santa Clara, Sevilla), L’art de la Révolte (Centre Pompidou, París) edo La réplica infiel (CA2M, Móstoles, Madrid).

Antonio Orihuela

Antonio Orihuela irakaslea eta idazlea da. Voces del Extremo poesia topaketen koordinatzailea da. Hauek dira poesian egin dituen azken argitalpenetako batzuk: El amor en los tiempos del despido libre (Amargord, 2014), Salirse de la fila (Amargord, 2015) edo Palos (La linterna sorda, 2016). Saiakera-arloan, ostera, ho-nelako lanak argitaratu ditu: Libro de las derrotas (Oveja Roja, 2008), Poesía, pop y contracultura en España, (Berenice, 2013), La caja verde de Duchamp y otras estampas cifradas (El Desvelo, 2016).