Gabriel Villota Toyos

Gabriel Villota Toyos Arte Ederretan lizentziaduna eta Ikus-entzunezko Ko-munikazioan doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatetik. Bertan aritzen da lanean, Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Saileko irakasle gisa. Ikertzeko egonal-di hauek egin ditu: University of Nevada (Reno, Basque Studies Program 2002), New York University (2008), Temple University (Philadelphia, 2014) eta Centro de Estudios del Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía (Madril, 2015). Gainera, 90eko hamarkadatik aurrera, artista gisa jarduteaz gain, ikusmen-arteei loturiko jarduerak antolatu ditu, eta testuak argitaratu ditu aldizkari espezializatuetan, arte-katalogoetan eta idatzizko beste hedabide batzuetan. Azken lanen artean, zinemari eta dantzari buruzko testuak nabarmentzen dira: “Incluso cuando estamos quietos nos estamos moviendo”, in Cadáveres exquisitos. Intervenciones sobre obituarios de periódicos 2001-2014 (Txuspo Poyo, 2015); “A propósito de un eslabón perdido: la (re)aparición de Assemblage (Merce Cunningham, Richard Moore, 1968)”, in Ausart, 4. zk. (Bilbo, 2015eko ekaina) eta “Vindicación de la huella en Merce Cunningham. Danza y registro audiovisual en tres etapas históricas, 1960-1993”, in Brumaria (Madril, 2015).