Andrés Antebi eta Daniel Malet

Andrés Mantebi Arnó

Andrés Antebi Arnó antropologoa eta dokumental egilea da. Observatorio de la Vida Quotidiana (OVQ) koordinatzen du; Bartzelonan hiri-historia eta antropo-logiako diziplina arteko proiektuetan es-pezializatuta, ikerlari sozialek eta artista bisualek osatutako kolektiboa da. Argaz-kilaritza, historia eta antropologia lotzen dituzten hainbat obra argitaratu ditu, hala nola Cops de gent. Crònica gràfica de las mobilitzacions ciutadanes a Barcelona; Trágica, Roja y Gloriosa. Una semana de 1909; Repòrters Gràfics. Barcelona 1900-1939. Erakusketen komisarioa izan da; esate baterako, lan honena: Ikunde. Barcelona, metròpoli colonial o BCN 92: visita de obras.

Daniel Malet Calvo

Daniel Malet Calvo doktorea da Antro-pologia Sozialean. Bartzelonan, Lisboan eta Cabo Verden lan egin du ikerkuntza etnografikoko hainbat proiektu garatzen; argitalpen zientifiko batzuk eratorri izan dira proiektu horietatik. GRECS (Grup de Recerca sobre Exclusió i Control Socials) eta ICA (Institut Català d’Antropologia) eki-menetako kidea da, eta gaur egun ikerketa bat egiten ari da Erasmuseko ikasleek Lis-boa hirian duten eraginari buruz, CIES-IUL zentroan (Centro de Investigação e Estu-dos de Sociologia - Instituto Universitário de Lisboa).