Gonbidatuak
Gabriel Villota Toyos

Gabriel Villota Toyos Arte Ederretan lizentziaduna eta Ikus-entzunezko Ko-munikazioan doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatetik. Bertan aritzen da lanean, Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Saileko irakasle gisa. Ikertzeko egonal-di hauek egin ditu: University of Nevada (Reno, Basque Studies Program 2002), New York University (2008), Temple University (Philadelphia, 2014) eta Centro de Estudios del Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía (Madril, 2015). Gainera, 90eko hamarkadatik aurrera, artista gisa jarduteaz gain, ikusmen-arteei loturiko jarduerak antolatu ditu, eta testuak argitaratu ditu aldizkari espezializatuetan, arte-katalogoetan eta idatzizko beste hedabide batzuetan. Azken lanen artean, zinemari eta dantzari buruzko testuak nabarmentzen dira: “Incluso cuando estamos quietos nos estamos moviendo”, in Cadáveres exquisitos. Intervenciones sobre obituarios de periódicos 2001-2014 (Txuspo Poyo, 2015); “A propósito de un eslabón perdido: la (re)aparición de Assemblage (Merce Cunningham, Richard Moore, 1968)”, in Ausart, 4. zk. (Bilbo, 2015eko ekaina) eta “Vindicación de la huella en Merce Cunningham. Danza y registro audiovisual en tres etapas históricas, 1960-1993”, in Brumaria (Madril, 2015).

Los Flamencos

Isaías Griñolo

Isaías Griñolo artista bisuala da. Memoria-, ekologia-, ekonomia-, poesia-eta arte-kontuak hibridatzen dituen proiektuetan egiten du lan. Erakusketa eta zentro hauetan aurkeztu izan ditu bere lanak: Principio Potosí (MNCARS, Madril / HKW, Berlin / Museo de Etnografía, La Paz), Lurpeko Istorioak (Cristina Enea Fundazioa, Donostia), Sacer / El martirio de las cosas (Espacio Santa Clara, Sevilla), L’art de la Révolte (Centre Pompidou, París) edo La réplica infiel (CA2M, Móstoles, Madrid).

Antonio Orihuela

Antonio Orihuela irakaslea eta idazlea da. Voces del Extremo poesia topaketen koordinatzailea da. Hauek dira poesian egin dituen azken argitalpenetako batzuk: El amor en los tiempos del despido libre (Amargord, 2014), Salirse de la fila (Amargord, 2015) edo Palos (La linterna sorda, 2016). Saiakera-arloan, ostera, ho-nelako lanak argitaratu ditu: Libro de las derrotas (Oveja Roja, 2008), Poesía, pop y contracultura en España, (Berenice, 2013), La caja verde de Duchamp y otras estampas cifradas (El Desvelo, 2016).

Andrés Antebi eta Daniel Malet

Andrés Mantebi Arnó

Andrés Antebi Arnó antropologoa eta dokumental egilea da. Observatorio de la Vida Quotidiana (OVQ) koordinatzen du; Bartzelonan hiri-historia eta antropo-logiako diziplina arteko proiektuetan es-pezializatuta, ikerlari sozialek eta artista bisualek osatutako kolektiboa da. Argaz-kilaritza, historia eta antropologia lotzen dituzten hainbat obra argitaratu ditu, hala nola Cops de gent. Crònica gràfica de las mobilitzacions ciutadanes a Barcelona; Trágica, Roja y Gloriosa. Una semana de 1909; Repòrters Gràfics. Barcelona 1900-1939. Erakusketen komisarioa izan da; esate baterako, lan honena: Ikunde. Barcelona, metròpoli colonial o BCN 92: visita de obras.

Daniel Malet Calvo

Daniel Malet Calvo doktorea da Antro-pologia Sozialean. Bartzelonan, Lisboan eta Cabo Verden lan egin du ikerkuntza etnografikoko hainbat proiektu garatzen; argitalpen zientifiko batzuk eratorri izan dira proiektu horietatik. GRECS (Grup de Recerca sobre Exclusió i Control Socials) eta ICA (Institut Català d’Antropologia) eki-menetako kidea da, eta gaur egun ikerketa bat egiten ari da Erasmuseko ikasleek Lis-boa hirian duten eraginari buruz, CIES-IUL zentroan (Centro de Investigação e Estu-dos de Sociologia - Instituto Universitário de Lisboa).

Isabell Lorey

Isabell Lorey

Isabell Lorey Kasseleko unibertsitateko irakaslea da: feminismoari eta teoria poli-tikoari eta postkolonialari buruzko eskolak eman izan ditu Basilea, Berlin eta Vienako unibertsitateetan. European Institute for Progressive Cultural Policieseko (eipcp) kidea da, eta Transversal texts serieko editore-kontseiluko partaidea. Prekarieta-tea, mugimendu sozialak eta demokrazia gaitzat hartuta, nazioarteko hainbat aldizkaritan argitaratu ditu idatziak. Orain dela gutxi gaztelaniara itzuli dute haren azken lana: Estado de inseguridad. Gobernar la precariedad (Traficantes de Sueños, 2016), Judith Butler-en hitzaurrearekin.