Zuriñeren abenturak
2019/06/09 (12:00) (Euskera) Ikastaroak eta taillerrak

Zuriñeren abenturak

Ingurumen Baliabideen Etxea

Tsunami doktoreak Zuriñe hartz zuriaren eskutitz bat jaso du, etsita dago bere mundua desagertzen ari dela ikusten duelako. Tsunamiri asmatzen dituen tramankuluekin laguntzeko eskatzen dio. Honela hasten da ipuin kontalari saio hau, non txikienek Klima Aldaketari buruzko hainbat kontu ikasi ahal izango dituzten. Jarduera amaitzeko Zuriñe gogoan izateko eskulan bat egingo da. 

Informazio gehigarria

Lekua: Cristina Eneako haur parkean