Uliako odonatoak
2018/05/27 (10:00-13:00) Ibilialdiak

Uliako odonatoak

Uliako Interpretazio Zentroa

Badira hiruzpalau urte Ulian putzu sarea sortzen hasi zela eta poliki poliki badoaz naturalizatzen eta bizitzaz betetzen. Desberdinak dira bertara bizitzera edo ugaltzera gerturatzen diren animaliak eta oraingo honetan odonatoetan jarri nahi dugu atentzioa, hau da, sorginorratz eta burduntzietan. Iñaki Mezkita Aranzadiko kidearen eskutik, animalia hauen ezaugarri esanguratsuenak ezagutu eta Uliako putzuak bisitatuko ditugu akrobata hegalari bitxi hauen bila.

Informazio gehigarria

IRTEERA: 10:00etan Ulia Interpretazio Zentroan
IZENA EMATEA BEHARREZKOA DA: 943 453 526 / cristinaenea@donostia.eus