Uliako hegazti arruntak
2019/05/18 (10:00-12:30) Ibilialdiak

Uliako hegazti arruntak

Uliako Interpretazio Zentroa

Gauza asko ditugu egiteko eta ikasteko Ulian. SEO/BirdLifeko kideekin batera Uliako hegaztiak ezagutzeko antolatu dugun irteera honetan ere gure alea jarri nahi dugu eta naturaz gozatzeaz gain honen egoera hobetu eta ezagutzan laguntzeko. Horrela, SEO/BirdLifek urtero burutzen duen SACRE programan gure datuekin nola parte hartu ikasiko dugu eta LIBERA programaren barruan, gure mendi askotan bezala Ulian ere ugaritzen ari den espezie inbaditzaile arriskutsuari aurre egingo diogu... zaborrari! Anima zaitez eta etorri gurekin batera naturaz gozatu, gauza berriak ikasi eta natura zaintzera.

Informazio gehigarria

Lekua: Ulia Interpretazio Zentroa

Izen-emateak hemen.