Udaberriko jarduerak Urgulleko Natur Txokoan
2019/04/13 <> 2019/04/28 (16:30-18:30) Ikastaroak eta taillerrak

Udaberriko jarduerak Urgulleko Natur Txokoan

Urgulleko Natur Txokoa

Urgullen dagoen Natur Txokoa, naturaren gela berezia da. Bere helburua da ingurumen-aberastasun handia duen kokagune historiko honetatik naturarekiko errespetua sustatzea, aisialdiko jarduera didaktikoen bidez. Garai batean Napoleonen Goardiarenak izan ziren azpiegitura hauetan, haurrentzako tailer eta jarduera sortzaileak antolatuko dira arratsaldero. Era berean astearte eta asteazkenetan arratsaldeko 17:00etan izango diren jarduera bereziekin ere tarte atsegina pasako dugu. Jarduera guztiak doakoak izango dira.

Natur Txokoa irekita egongo da egunero, astelehenetik igandera, apirilaren 13tik 28ra.

  • Apirilak 16 Ura, Lurra, Airea
  • Apirilak 17 Izadi Kapitaina, superheroi bat Urgullen
  • Apirilak 23 Urgulleko altxorraren bila
  • Apirilak 24 Lorez lore erleak ere
Informazio gehigarria

Lekua: Urgulleko Natur Txokoa

Egunero irekita, astelehenetik igandera, apirilaren 13tik 28ra, 16:30etik 18:30era.

Jarduera bereziak astearte eta asteazkenetan, 17:00etan.